Aurreko egunetan izandako harrera bikaina errepikatzea espero du Bilbao Basque Fest jaialdiak gaur ospatuko den edizio honen azken egunean. Horretarako, egitarau berezi bat prestatu egin dute.

Bilbao Basque Fest ikusle guztientzako zenbait jarduerarekin amaituko da, Artxandan eta Areatzan. Bilboko gailurrean, Gaztedi taldeak erromeria tradizional bat egingo du (12:45), patinaje-pistan euskal dantzen tailer bat eman ondoren (12:00).

Bestalde, Areatzako kaian dagoen Txoko Gourmet karpak Bizkaiko eta Arabako bolak, belaunaldi arteko jokoak eta igela hartuko ditu 11:00etatik aurrera, bai eta euskal folkloreko jantzien erakusketa bat eta Udal Musika Eskolako txistu-bandak eskainitako musika-animazioa ere. Dantza Plazan saio batek itxiko ditu jai-espazio horretako jarduerak, 13:00etan.

Dastaketak eta tailerrak

Jendeak azken aukera izango du dastaketa eta tailer gastronomikoetan parte hartzeko. Tailerretan nahiz dastaketa espresetan parte hartu nahi dutenek Txoko Gourmetean bertan eman beharko dute izena. Saio horiek 2 euroko prezio sinbolikoa izango dute, eta eskudirutan ordaindu beharko da. Diru hori Norai Elkartearen Etorkizuna Musikatan proiektura bideratuko da, zeinak helburu baitu haur eta nerabeen bizitzak musikaren bidez eraldatzea.

Tailerrak

  • 12:15-13:00: Bilboko pintxo tipikoak: grilloak, gildak eta bilbainitoak
  • 13:15-14:00: Bilboko pintxo tipikoak: grilloak, gildak eta bilbainitoak

Dastaketak                                                   

  • 12:00 (1. aretoa) Euskal bermutak 
  • 12:30 (2. aretoa) Alkoholik gabeko cocktailak
  • 13:00 (1. aretoa) Euskal bermutak
  • 13:30 (2. aretoa) Alkoholik gabeko cocktailak

Bestalde, Martzana kaleko 16. zenbakian, DJek eguerdia girotuko dute Kaia on set zikloa ixteko saioan, 13:00etatik 15:00etara.