Síguenos en redes sociales:

Emakumeen kontrako indarkeriaren aurka azalduko da Bilbo larunbatean

Emakumeen kontrako indarkeriaren aurka azalduko da Bilbo larunbateanB. U.

Urtero bezala, azaroaren 25ean egingo den Emakumeen kontrako Indarkeriaren aurkako Nazioarteko Egunarekin bat egingo du Bilboko Udalak aurten ere bati.. Horretarako, ohi moduan, kanpaina berezi bat aurkeztu egin du Udalak ostiral honetan goizean udaletxean egindako ekitaldian, non Bilboko gizartearen ordezkaritza batek parte-hartze bidezko irakurraldian parte hartu duen.

Juan Mari Aburto alkatea izan da indarkeria matxistaren aurkako jarrera azaldu duen lehena, EUDELek (Euskadiko Udalen Elkarteak) proposatutako adierazpena irakurriz. Kontxi Claver Berdintasun, Bizikidetza, Lankidetza eta Immigrazioko zinegotzia izan du ondoan, baita Bilboko eta Bizkaiko hainbat esparrutako ordezkariak ere: hainbat alderdi politikotako zinegotziak; Emakumeen Udal Kontseiluko ordezkariak; Immigrazioko Udal Kontseilukoak eta Lankidetzako Udal Kontseilukoak; Adinekoen Talde Eragilekoak; merkatarien elkarteetakoak; Osakidetzakoak; Athletic Klubekoak; Bilbao Basketekoak; Euskadiko Kazetarien Elkargokoak, eta hirugarren sektoreko hainbat elkartetakoak (Nevipen, Amuge, Avifes, Sin Romi, Margotu, Bizitegi). Gainera, urian lan egiten duten beste kolektibo batzuetako kideak ere bertan izan dira.

Ekitaldian, halaber, Olaia Valleren dantzaldi bat eta Amaia Santamariaren musika izan dira, baita Aiora Sedanoren bakarrizketa bat ere.

Bilbo, morez

Azaroan urtero egiten duenez, Bilbo morez tindatu da egunotan, emakumeen aurkako indarkeria gaitzesteko. Bi gau horietan, azaroaren 24an eta 25ean, Bizkaiko hiriburua morez argituko da, indarkeria matxisten aurka agertzeko. Hiriko erakundeak, eraikinak eta elementu enblematikoak morez tindatuko dira: Udaletxea, Abandoibarrako kale-argiak, Casilda Iturrizar parkeko iturri zibernetikoa, Txurdinagako Europa parkeko tunela eta Arriaga Antzokia.

Gainera, hiriko beste eraikin batzuek Puntu Morea instalatu dute fatxadetan edo pantailetan, kanpainarekin bat eginez: barrutiko udaltegiak, turismo-bulegoa (Terminus eraikina), Azkuna Zentroa, La Perrera, Bilborock aretoa, Bilbao Arena, Intermodala eta ikastetxeak, besteak beste.

Berdintasuneko zinegotziak adierazi duenez, “garrantzitsua da indarkeria matxistaren kontrako gaitzespen kolektiboa erakustea eta emakumeen eta gizonen berdintasunaren aldeko borroka ikusaraztea. Ekimen hauekin, gizarte berdinzale baten eraikuntza kolektiboa aldarrikatzen dugu, eta emakumeen aurkako indarkeria mota oro salatzen dugu”.