Larunbat honetan arratsaldean, azaroaren 25ean, Bilbao Basketek etxean jokatzen dituen partida guztietan egin ohi duen bezala, Bilbobusek linea berezi bat eskainiko du Plaza Biribilaren ingurutik Bilbao Arenara joateko. Ekimen honekin zaleen artean garraio publikoaren erabilera sustatu nahi du Bilboko Udalak.
Horrela, bada, Bilbao Basket – Unicaja partidua dela eta, 20:45ean, E7 linea Plaza Zirkularretik 10 minuturo irtengo da partida hasi baino ordubete lehenagotik Bilbao Arenara (hau da, 19:45etatik aurrera). Partida amaitzean, bestalde, autobusak Bilbao Arenatik (Askatasuna/Parkea) abiatuko dira Plaza Biribileraino, Erriberako Merkatutik eta Areatzako zubitik igarota. Zerbitzu hori ere 10 minututik 10 minutura emango da geralekuan jendea geratzen den bitartean.
Bestalde, partiduaren ondorengo minutuetan, 30 – G5 autobus-lineek ibilbidea aldatuko dute, erabiltzaileak hiriko beste alderdi batzuetara garraiatzeko zerbitzua bizkorrago emateko. Horretarako, Askatasuna/Parkean beste geltoki bat egingo dute Zabalburu / Hurtado Amezaga norabidean.
Bilbobus ez da garraio publikoaren aukera bakarra. Horregatik, Bilboko Udalak gogorarazten du Bilbao Arenatik 500 metroko inguruan badirela metro-, tren- edo tranbia-geralekuak, hiriko auzo guztiekin eta hurbileko herriekin konektatuta daudenak. Gainera, taxi-geraleku bat ere jarri da Askatasuna etorbideko 11 zenbakian.
Informazio gehiago eskura daiteke geralekuan, 010 informazio-telefonora deituz edo udal-webgunean, Bilbobusen atalean.