Bilboko Udalak bere historiako aurrekonturik altuena izango du 2024an, aurtengoa baino % 5,7 handiagoa. Ostiral honetan, azaroaren 3an, Bilboko alkate Juan Mari Aburtok eta Ogasuneko zinegotzi Marta Ajuriak ezagutzera eman dute aurrekontua 701 milioi eurokoa izango dela hurrengo ekitaldian. "Aurrekontu garrantzitsua da, hiriko jarduera ere halakoxea da-eta", esan du alkateak.

2024ko kontu berrien proiektuak, agintaldi hau abiarazten duena, hainbat ardatz eta funtsezko helburu ditu oinarri. Lehenik eta behin, alkateak aipatu du kontu saneatuak izatea funtsezko premisa dela, kudeaketa onaren eta zorroztasunaren fruitu. Horri esker, hurrengo ekitaldian bilbotarren bizi-kalitatea hobetzen eta hiriaren garapen jasangarriaren bidean aurrera egiten jarraitu ahal izango da.

Honakoan ere aurrekontua hazi egin da (37,5 milioi euro gehiago), "herritarrekin ditugun konpromisoak bete ahal izateko". Lehentasunen artean, pertsonak, auzoak, ekonomia, enplegua, segurtasuna, mugikortasuna, kultura, etxebizitza eta kalitatezko zerbitzu publikoak aipatu ditu, eta lehentasunezko erronka gisa hiriaren garapen ekonomikoari eta nazioarteko proiekzioari eustea, "inor atzean utzi gabe, pertsonak baitira eta izango baitira beti gure jardunaren ardatz".

Azaldu duenez, “zutabe horietan oinarritzen da gure gobernu-plana, eta, jakina, aurreko ekitaldietako proiektuekin jarraitzen dugu, etorkizunari begiratuz eta erronka berriei leku eginez”.

Horiek horrela, Udaleko sailek euren partidak handitzea aurreikusten dute, hiriaren beharrei erantzuteko, eta, aldi berean, kontu "sendoak" izatea, egungo ziurgabetasun-egoera kontuan hartuta (Ukrainako gerrak, Israel/Palestina...).

2024ko aurrekontua, hiru zifra handitan

Datorren urteko aurrekontu-proiektua banakatuta, hiru zifra handi nabarmentzen dira:

  • 2023ko aurrekontuarekin alderatuta, % 5,7 handiagoa da; guztira, 701 milioi eurokoa izango da.
  • 415 milioi Udalkutxa Funtsetik datoz.
  • Eta zorrik gabe jarraitzea.

Kapituluka aztertuta, diru-sarreren atalaren barruan, % 59 Udalkutxari dagozkio; % 31,2 udalaren zergei eta tasei dagozkie; eta % 10 beste diru-sarrera batzuei dagozkie.

Gastuen atalean, oinarrizko zerbitzu publikoen partidak (saneamendua, argiak, zaborra, ...) gora egin du: 331 milioi euro dira horretarako, 2023an 314 izan izan ziren bitartean. Udal inbertsio publikoa 121 milioi eurokoa izango da (117 M€ 2023an);

horietatik 64 milioi euro auzoetako hainbat jardueratarako gordeko dira.

Gastuen atal honen barruan, langileei/plantillari dagokion partida ere aipatu behar da, 192 milioi eurokoa baita.

2024rako proiektu aipagarri batzuk

2024ko ekitaldirako diseinatutako aurrekontuarekin, hirian proiektu berriak egitea aurreikusi da, hala nola auzoetako obrak, kirol-instalazioak, enplegu-planak eta eta jarduera ekonomikoko planak, Zorrotzaurreko eta Artxandako ekintza estrategikoetan aurrera egitea, mugikortasuna, igogailuak eta elementu mekanikoak, ur-hornidurako sarea berritzea, Deustuko Erriberan uholde-arriskua saihesteko jarduketak, Gizarte Larrialdietarako Laguntzak, kaleak eta espaloiak handitzea eta konpontzea...

Proiektu batzuk:

  • Auzokide Plana: 14.000.000 €
  • Elementu mekanikoen plana: 8.982.156 €
  • Gizarte-larrialdiko laguntzak: 5.000.000 €
  • Done Jakue bideko aterpetxea Zabalbideko biltegian: 4.010.435 €
  • Saneamendu-sarea berritzea: 4.000.000 €
  • Zorrotzaurreko Ituntze Batzarra: 3.650.000 €
  • Etxebizitza komunitarioan sartzeko laguntzak: 3.617.607 €
  • Artxandako Topaleku parkea: 3.115.208 €
  • Etxebizitzen sustapena, Udal Etxebizitzak: 3.000.000 €
  • Zumalacarregui kaleko bizikleta-konexioa: 2.708.900 €
  • 2023-2024 Enplegu-planak: 2.923.794 €
  • Deustuibarreko uholde-biltegia: 2.221.298 €
  • Ur-horniduraren sarea berritzea: 2.200.000 €
  • Argiteria hobetzeko plana: 1.500.000 €
  • Portuko Markesaren kalea eta ondoko kaleak, II. fasea: 1.500.000 €
  • Espaloiak handitzea Madariaga etorbidean: 1.422.258 €
  • San Frantzisko-Cantalojas inguruaren urbanizazioa: 1.346.914 €
  • Ekintzailetzaren Nazioarteko Zentroa (BAT): 1.309.821 €
  • Malaespera meategia: 1.162.407 €
  • Irala-Miribilla bizikleta-konexioa: 1.149.500 €
  • Errekalde Camilo Villabaso espaloiak: 1.100.000 €
  • Remar Sarrikue parkea: 1.067.146 €
  • Etxerik gabeko pertsonentzako arreta: 988.535 €
  • Polizia-ibilgailu berriak erostea: 978.000 €
  • Kunsthal paper-fabrikaren eraikina egokitzea: 964.950 €
  • Artxandako funikularra modernizatzea: 800.000 €
  • Kobetamendiko ezponda egonkortzea: 800.000 €
  • Etxerik gabeko pertsonentzako ostatu-programak: 790.000 €
  • Irumineta Otxarkoaga eskailerak: 770.000 €
  • Estalkiak kirol-guneetan eta umeentzako jolas-guneetan: 700.000 €
  • Barrutiko udaltegi berria Zorrotzan: 687.109 €
  • Euskara ikasteko dirulaguntzak: 600.000 €
  • Olabeagako bidegorriko luizia: 600.000 €
  • UEFA txapelketako proiektua: 600.000 €
  • Pío X.eko biribilgunea: 544.500 €

Herritarrek aukeratutako proiektuak: herritarren partaidetzak gora egin du

Datorren urteko kontuen barruan, atzera ere, parte hartze bidezko aurrekontuen barruan herritarrek hautatu eta lehenetsitako proposamenak jasoko dira. Bilbotarrek, guztira, 18 proiektu hautatu dituzte, 2 milioi euroko inbertsioarekin.

Berritasun gisa, edizio honetan bikoiztu egin da parte-hartzea 2023ko datuekin alderatuta; 6.000 pertsona baino gehiagok parte hartu du. Udalak balio handia ematen dio tresna hori, eta herritarrek ere oso harrera ona egiten diote.

  1. Bi norabideko bidegorri bat eraikitzea Zarandoa etorbidean, Frank Gehry zubitik, Deustun. (1. FASEA). Aurrekontua: 300.000 euro.
  2. Martzana kaian (Ibaiondo) argiztapena hobetzea. Aurrekontua: 16.200 euro.
  3. Irisgarritasun fisikoa hobetzea kiroldegietako igerilekuetan. 30.000 euro.
  4. Argiztapena / efizientzia energetikoa hobetzea Kristo kaleko arrapaletako argikuntzan, Uribarrin. 15.400 euro.
  5. Miribillan iturriak jartzea. Ibaiondo. 6.500 euro.
  6. Mallona 2ko futbol-zelaian harmaila estali bat eraikitzea. Ibaiondo. 120.000 euro.
  7. Uribarriko eskolako landako jolas-eremua berritzea. 300.000 euro.
  8. Emakume migratzaileen ahalduntzearen alde egiteko tailerrak eta topaketak garatzea. 15.000 euro.
  9. Haur eta lehen hezkuntzako ikastetxeetako sarreretan kerik gabeko lekuak direla adierazteko seinaleak jartzea, “Kerik Gabeko Guneak” programaren barruan. 3.000 euro.
  10. Ugarteko plazan itzalguneak sortzea, Deustun. 300.000 euro.
  11. Ping-pong mahaiak jartzea Etxebarria parkean. Ibaiondo. 50.000 euro.
  12. Errekaldeko kiroldegiko rokodromoa birmoldatzea. 120.000 euro.
  13. Ibilbide antzeztuak barruti bakoitzeko auzo batean. 160.000 euro.
  14. Animaliak arduraz edukitzearen gaineko kontzientziazio- eta sentsibilizazio-kanpaina. 15.000 euro.
  15. Bizimodu osasungarrirako eta osasun emozionala hobetzeko kanpaina, Ibaiondoko barrutiko pertsona zaurgarrientzat. 15.000 euro.
  16. Gimnasiarako gailuak jartzea adinekoentzat, Solokoetxen. Ibaiondo. 250.000 euro.
  17. Kultur jarduera irisgarriak, inklusiboak eta irakurketa errazaren metodologiaren bidezkoak. 30.000 euro.
  18. Santutxuko Unión Begoñesa kalea berrasfaltatzea Begoña. 100.000 euro.

Udaleko sailetako aurrekontua

Sail gehienek baliabide gehiago izango dute, herritarrekin hartutako konpromisoak betetzeko.

1. kapitulua -langileen/plantillaren gastuei buruzkoa- alde batera utzita, honela banatzen da aurrekontua:

  • Obra Publikoak eta Zerbitzuak: 154.744.200 €
  • Mugikortasuna eta Jasangarritasuna: 79.677.900 €
  • Ogasuna: 58.496.300 €
  • Kultura eta Gobernantza: 55.164.200€
  • Gizarte Ekintza: 55.164.200 €
  • Ekonomiaren Garapena, Merkataritza, Turismoa eta Enplegua: 27.444.700 €
  • Gazteria eta Kirola: 19.493.700 €
  • Obrak eta Zerbitzuak – Barrutiak: 14.000.000 €
  • Segurtasuna: 8.766.700 €
  • Hezkuntza: 8.432.800 €
  • Hiri Plangintza, Proiektu Estrategikoak eta Espazio Publikoa: 7.711.900 €
  • Berdintasuna, Bizikidetza, Lankidetza eta Immigrazioa: 5.294.400 €
  • Hiri Berroneratzea: 4.512.000 €
  • Euskara, Herritarren Arreta, 2030 Agenda eta Nazioarteko Gaiak: 4.193.500 €
  • Jaiak: 3.648.500 €
  • Osasuna eta Kontsumoa: 3.522.500 €
  • Etxebizitza: 3.040.000 €

1. kapitulua (Langileen/Plantillaren gastua): 192 M €.

Aurrekontuen izapideak hastea

Juan Mari Aburto alkateak aurkeztu duen 2024ko aurrekontu-proiektua gaur abiarazi da modu ofizialean, aurrez Gobernu Batzordeak ezohiko bileran onartu eta Marta Ajuria Ogasuneko zinegotziak udal-ordezkaritza duten talde politiko guztiei Batzordean azaldu ondoren.

Bilboko Udalaren Erregelamenduan ezarritakoaren arabera, gaur bertan udal webgunean ere argitaratu eta barrutietako kontseiluetara bidaliko da.

Aldi berean, datorren astean zehar –astelehenean, martitzenean eta eguaztenean-, zinegotziek nork bere saileko kontuak eta aurreikuspenak aurkeztuko dituzte, zuzenketak egiten jarraitzeko. Zuzenketak eztabaidatu egingo dira aurrekontuen proiektua onartzeko azaroaren 28an egingo den aparteko osoko bilkuran. Abenduaren 28an beste osoko bilkura batean onartuko da aurrekontua behin betiko.

Sailetako zinegotzien agerraldien egutegia

Astelehena, azaroak 6:

  • 10:00 – 10:45: Eider Inunciaga. Euskarako, Herritarren Arreta eta Partaidetzako, 2030 Agendako eta Nazioarteko Gaietako Saila.
  • 11:00 – 11:45: Marta Ajuria.  Ogasuna.
  • 12:00 – 12:30: Kontxi Claver. Berdintasuna, Bizikidetza, Lankidetza eta Immigrazioa.
  • 12:45 – 13:15: Eider Bilbao. Hezkuntza.
  • 13:30 – 14:15: Juan Ibarrexe. Gizarte Ekintza.

Asteartea, azaroak 7

  • 10:00 – 10:30: Yolanda Díez. Etxebizitza.
  • 10:45 – 11:30: Itxaso Erroteta. Gazteria eta Kirola.
  • 11:45 – 12:30: Asier Abaunza. Hiri Plangintza, Proiektu Estrategikoak eta Espazio Publikoa.
  • 12:45 – 13:15: Jon Bilbao. Hiri Berroneratzea.
  • 13:30 – 14:15: Nora Abete. Mugikortasuna eta Jasangarritasuna.

Asteazkena, azaroak 8

  • 09:45 -10: 30: Gonzalo Olabarria. Kultura eta Gobernantza. Jaiak.
  • 10:45 - 11:30: Xabier Ochandiano. Ekonomiaren Garapena, Merkataritza, Turismoa eta Enplegua.
  • 11:45 - 12: 30: Amaia Arregi. Segurtasuna.
  • 12:45 – 13:15: Alvaro Pérez. Osasuna eta Kontsumoa.
  • 13:30 – 14:15: Kepa Odriozola. Obra Publikoak eta Zerbitzuak.