Zaleen artean garraio publikoaren erabilera sustatu nahian eta aldi berean Miribillara joateko alternatiba bat emateko helburuarekin, Bilbobusen zerbitzu berezi bat eskainiko du asteazken honetan Bilboko Udalak, Plaza Biribilaren ingurutik irtengo dena Bilbao Arenara joateko.
Horrela, bada, Bilbao Basket – Caledonia Gladiators partidua dela eta, arratsaldeko 19.00etan, E7 linea Plaza Zirkularretik 10 minuturo irtengo da partida hasi baino ordubete lehenagotik Bilbao Arenara (hau da, 18:00etatik aurrera). Partida amaitzean, bestalde, autobusak Bilbao Arenatik (Askatasuna/Parkea) abiatuko dira Plaza Biribileraino, Erriberako Merkatutik eta Areatzako zubitik igarota. Zerbitzu hori ere 10 minututik 10 minutura emango da geralekuan jendea geratzen den bitartean.
Bestalde, kontzertuaren ondorengo minutuetan, 30, 71, 75 eta 76 autobus-lineek ibilbidea aldatuko dute, erabiltzaileak hiriko beste alderdi batzuetara garraiatzeko zerbitzua bizkorrago emateko. Horretarako, Askatasuna/Parkean beste geltoki bat egingo dute Zabalburu / Hurtado Amezaga norabidean.
Bilbobus ez da garraio publikoaren aukera bakarra. Horregatik, Bilboko Udalak gogorarazten du Bilbao Arenatik 500 metroko inguruan badirela metro-, tren- edo tranbia-geralekuak, hiriko auzo guztiekin eta hurbileko herriekin konektatuta daudenak. Gainera, taxi-geraleku bat ere jarri da Askatasuna etorbideko 11 zenbakian.
Informazio gehiago eskura daiteke geralekuan, 010 informazio-telefonora deituz edo udal-webgunean, Bilbobusen estekan.