Sorkuntza eszenikoko estrategiak aztertzea helburu duen 'Otros formatos escénicos: presencia escénica y creación relacional' izeneko tailerra jarriko du martxan Bilboko Udalak azaroan. Iara Solano eszena-sortzailea izango da proiektu honen buru.
Monografikoan, parte-hartzaileek espazioaren, publikoaren eta interpretearen arteko harremanak berrasmatzen dituzten prototipoak diseinatu eta abiaraziko dituzte, esperientzia integratuak sortuz eta jasoz.
Hauek dira ekimenaren helburu nagusiak:
- Formatu eszeniko alternatiboen berezko oinarri teorikoak ezagutu.
- Sorkuntza eszeniko erlazionalaren, intimoaren eta murgitzailearen logikak eta metodologiak praktikatu.
- Ingurune afektibo seguruak sortzeko beharrezkoak diren ezagutzak eta gaitasunak eskuratu.
- “Bestearentzat” lan egiten ikasi, entzuteko, manipulatzeko eta konektatzeko teknikak arakatu.
- Denbora errealean sortzeko eta ebazteko estrategiak praktikatu.
- Sorkuntza eszenikoa ulertzeko ikuspegi eta modu berriak txertatu.
Iara Solano (Vitoria-Gasteiz, 1985) sortzaile eta ikertzaile eszenikoa da, Europako Arte Eszenikoetan lizentziaduna Rose Bruford Collegeko Unibertsitatean. Gaztela eta Mantxako Unibertsitateko Praktika Eszenikoko eta Ikusizko Kulturako Masterra du Madrilgo Reina Sofía Museoarekin.
Sleepwalk Collective konpainiaren sortzailea da Sammy Metcalfekin batera. Elkar, lau kontinenteetan zehar eraman dituzten sorkuntza eszenikoak egin diutuzte eta gaur egun, Antropologia ikasten ari da, eta ikerketa, sorkuntza, erakusketa eta kultura-bitartekotzakudeaketarekin uztartzen ditu, baita beste prestakuntzekin ere.
Tailerra arte eszenikoetako profesional eta erdi-profesionalei zuzendutako tailerra da eta azaroaren 6tik 10era bitartean egingo da, arratsaldeko 18:30etatik 21:30etara BILBAOESZENAN.
Parte hartzeko beharrezkoa izango da izena ematea urriaren 16tik 26ra cultura@bilbao.eus-en eskuragarri egongo den formulario batekin.
Hautatutako ikasleei urriaren 30a baino lehen abisatuko zaie eta, momentu berean azalduko zaie zeintzuk izango diren eman beharko dituzten hurrengo pausuak matrikula bukatzeko eta ordainketa era egokian egiteko. Matrikula 60€-koa izango da (50€ BilbaoEszena, ADDE, EAB eta Artekaleko bazkideentzako).