Aurrekoetan bezala, harrera ezinhobea izan du joan den asteburuan Bilbon ospatu egin den Open House jaialdiak, zeinak 28.000 lagun ingururen bisita jaso zuen. Ekimen honetan parte hartu zuten pertsonek normalean ikus ez daitezkeen uriko lekurik esanguratsuenak bisitatzeko aukera izan zuten.
Jaialdiaren goiburua, aurten, ‘Hiri (ez)materiala’ izan da, eta normalean herritarrentzat zabalik ez dauden edo ezezagunak diren 66 espaziotan ateak ireki dituzte eta, horrekin batera, hainbat jarduera, ibilbide eta tailer antolatu dira.
Edizio honetan, hauexek izan dira erikinik bisitatuenak: Bizkaia Dorrea, Ibaigane eta Olabarri Jauregia izan dira. Era berean, interes handia piztu dute itsasadarrean zehar egindako ibilbideek, autore-bisitek (IED Kunsthal Bilbao, Elorrietako itsasadarreko bazterra eta RABE arkitektura-espazioa) eta familientzako tailerrek.
Eta gauzatu ahal izateko, seiehun boluntario baino gehiago aritu dira, beste behin ere, jaialdia gauza dadin laguntzen.
Open House arkitekturari buruzko jaialdi bat baino askoz gehiago da. Herritarrek beren uriaz jabetu ahal izateko aukera bat da, arkitekturaren eta hirigintzaren bidez Ekitaldiak arkitektura eta hirigintza ezagutarazi, zabaldu eta sozializatzen ditu publiko zabal baten artean, modu parte-hartzailean.
Antolatzaileak
Open House Bilbao, izatez, OUT elkarteak diseinatu eta antolatutako ekitaldi bat da; OUT irabaziak egiteko xederik gabeko elkarte bat da, tokikoa, hiri-berritzean, arkitekturan, eta herritarren parte hartzean interesa duten arkitekto gazteek eratua.