Igande honetan, irailaren 24an, arratsaldeko 17.00etan, denboraldi berriari ekingo dio Bilbao Basketek, Morabanc Andorraren aurkako neurketarekin. Hori dela eta, aurreko denboraldian bezala, Bilbobusek zerbitzu berezia eskainiko du egun horretan uriko erdigunetik (Plaza Biribilaren ingurutik, zehazki) Bilbao Arenara joateko. Hala, E7 linea Plaza Zirkularretik 10 minuturo irtengo da partida hasi baino ordubete lehenagotik Bilbao Arenara (hau da, 16:00etatik aurrera). Neurri honekin garraio publikoaren erabilera sustatu nahi du Bilboko Udalak.

Partida amaitzean, bestalde, autobusak Bilbao Arenatik (Askatasuna/Parkea) abiatuko dira Plaza Biribileraino, Erriberako Merkatutik eta Areatzako zubitik igarota. Zerbitzu hori ere 10 minututik 10 minutura emango da geralekuan jendea geratzen den bitartean.

Beste alde batetik, erabiltzaileak hiriko beste alderdi batzuetara garraiatzeko zerbitzua bizkorrago emateko, 30, 71, 75 eta 76 autobus-lineak haien ibilbideak aldatuko dituzte partiduaren ondorengo minutuetan, Askatasuna/Parkean geraldi bat egingo du.

Bilbobus ez da garraio publikoaren aukera bakarra. Horregatik, Bilboko Udalak gogorarazten du Bilbao Arenatik 500 metroko inguruan badirela metro-, tren- edo tranbia-geralekuak, hiriko auzo guztiekin eta hurbileko herriekin konektatuta daudenak. Gainera, taxi-geraleku bat ere jarri da Askatasuna etorbideko 11 zenbakian.

Informazio gehiago eskura daiteke geralekuan, 010 informazio-telefonora deituz edo udal-webgunean dagoen 'Bilbobus' izeneko estekan.