Abuztuaren 19an bertan, Aste Nagusia hasiko den egun berean, hasi egingo da baita ere Bilboko Udalak antolatutako guateke klasikoen zikloa, saio bikoitzarekin gainera. Lehenengo saioa 21.00etan hasiko da, DJ Luis Carlos del Pozoren eskutik, eta bigarrena 23.30ean, hiriko diskotekei omenaldi bat eginez. Ohi moduan, kontzertuak Casilda Iturrizar parkean eskainiko dira.

Musika gai mitikoenak maite dituen publikoa Guillermo Garmendia Band (abuztuak 20), Asier Bilbao showman bilbotarra (abuztuak 21) edo Mariachi Imperial Elegancia Mexicana (abuztuak 22) taldeekin bilduko da Pergolako agertokian.

Asteazkeko gaua, abuztuak 23, boleroei eskainiko zaie Los Panchos taldearen omenaldi batekin, Nacho de la Rosa gitarristaren eta Los Hidalgosen eskutik. Hurrengo egunean, habaneren txanda izango da Al Sejo taldearekin. Gainera, Iñaki Basabe herriko musikari eta kantautorearen laguntza izango du.

Rock-and-roll klasikoena Casilda Iturrizar parkean ere entzungo da abuztuaren 25ean Burning taldearen eskutik. Popak ere bere txokoa izango du abuztuaren 26an, larunbata, Los Pekenikes taldearekin, 1959an sortua. Baina aurretik, 21:00etan, DJ Luis Carlos del Pozok bere emanaldia eskainiko du.

Kontzertuak

  • Larunbata, hilak 19: DJ Luis Carlos del Pozo (21:00) + Hiriko diskotekei omenaldia
  • Igandea, hilak 20: Guillermo Garmendia Band
  • Astelehena, hilak 21: Asier Bilbao Show
  • Asteartea, hilak 22: Mariachi Imperial Elegancia Mexicana
  • Asteazkena, hilak 23: Nacho de La Rosa eta Los Hidalgos. Los Panchos-i omenaldia
  • Osteguna, hilak 24: Al Sejo, Iñaki Basabe-ren laguntzarekin
  • Ostirala, hilak 25: Burning
  • Larunbata, hilak 26: DJ Luis Carlos del Pozo (21:00) eta Los Pekenikes