50.000 euroko balioa duen akordioa berritu egin dute Bilboko Udalak eta Tendel Kultur Elkarteak, 'OtxarkoagaGo' programa garatzeko. Ekimen honen bidez, bi erakundeek Otxarkoaga auzoko kultura, gizarte, kirol eta aisialdiko animazioa sustatzeko helburua dute.

Hitzarmen honen bidez, Bilboko Udalak auzokideen bizikidetza eta auzotarren inplikazioa hobetzen laguntzen du, Otxarkoagako kolektiboei zuzendutako dinamizazio eta partaidetza komunitarioko, prestakuntzako, orientazio soziolaboraleko, bitartekaritza komunitarioko eta sentsibilizazio sozialeko ekintzak eginez.

'OtxarkoagaGo' auzoko hainbat kolektibo sozioekonomiko eta kultural gizarteratzeko, sektore arteko ekintza-plana da, eta "Imagina Otxakoaga" eta "Yo con Otxar" plan komunitarioetan egindako lanari jarraipena ematen dio. Lan hori 2020an hasi zen, eta lau urtez auzoko lehentasunezko sektore batean esku hartu du.

Programa komunitario hori Bilbo Kulturarteko Hiria III. Planaren barruan kokatzen da, eta urtero gai zehatz bati buruzkoa da:

  • 2020: Adinekoak (Belaunaldien arteko lana)
  • 2021: Osasuna
  • 2022: Otxarkoagaren 60. Urteurrena
  • 2023 Kulturartekotasuna

Urtero, honako jarduera hauek egiten dira: Otxarmetrajea, Go Sariak, Otxarkoagako Poeten Topaketa, Haur Jardunaldiak, Kirol Txapelketa, Igandeetan jolastu, DiversiOtxar Haur Antzerkia, Patio inklusiboak, eta Gol Txapelketa jostailu baten truke. Eta, gainera, urtero ekimen espezifikoak planifikatzen dira hitzarmen horretan ezarritako gai zehatzekin.

Tendel elkartea Otxarkoaga eta Txurdinaga barrutietan bakarrik lan egiten duen elkartea da. Zuzendaritza batzordea boluntarioek osatzen dute, eta auzoa hobetzeko baliabide gisa sortu dute zerbitzu hori. Elkarteko profesional gehienak auzoan beren bizitza eta bizi-proiektua egiten duten Barrutiko gazteak dira.