Datorren larunbatean, ekainaren 17an, 20 artista baino gehiagok musikaz girotuko dute Basurtuko auzoa hamar orduz, 13.00etatik 23.00etara, Hirian jaialdiaren bosgarren edizioa dela eta. Egun horretan bizkaitar hiriburuko auzoko kale eta plazak festa-giroan murgilduko dira, gustu guztietarako moduko musika-programazio abangoardista eta eklektikoarekin.

Bat agertokia - La Perrera

BAT agertokia La Perreran dago, eta askotariko eskaintza musikalari AIRU bilbotarren melodia xarmagarriek emango diote hasiera. Haien atzetik, Gabriel Ríosen karibetar folk berezia. Los Chikos del Maíz taldeak punk rap polemikoa ekarriko du agertoki gainera, kritika sozialaren eta letra biribilen nahasketarekin; horren ondoren, barrurantz begira jarriko gara Depresión Sonora taldearen sad-post-punk doinu bereziekin. Eta amaiera ezin hobea emateko, Nena Daconte mitikoak energiaz beteriko bere pop freskoarekin limurtuko gaitu; besteak beste, "Tenía Tanto Que Darte" abesti ezagunaren egileak poza eta baikortasuna transmitituko dizkigu, guztion gozagarri.

Bi agertokia - Sabino Arana plaza

BI agertokia Sabino Arana plazan egongo da, eta penintsulako taldeen erradiografia bat egingo dugu bertan. Programazioa hasteko Laura Sam y Juan Escribano bikoaren errima intimo eta emozionalak izango ditugu entzungai. Jarraitzeko, Fernando Alfaroren talde berriaren txanda izango da,  Chucho, eta Basurtuko kaleak pop rock doinuez beteko dituzte; haien atzetik, Aiko El Gruporen punk-pop garratza eta letra ironikoak iritsiko dira, eta, bukatzeko, soinu underground eta alternatiboak Nerve Agent elektronikoen eskutik.

Hiru agertokia - Díaz Emparanza dok.

Raimundo el Canasteroren flamenko nahastezinari esker, gustu guztiek bat egingo dute Hirian. Horren ondoren, azkenaldiko proposamen berri eta interesgarriak igoko dira agertoki gainera, hala nola MIRUA gipuzkoarrak, euskaraz kantatzen duten indie-pop esperimentalarekin; SIMONA argentinarra eta bere pop-erritmo pozoitsuak; Ben Santanaren doinu afro-latinoak, Vatocholo gaztearen neo-korridoak, edo  Brava donostiarraren energia agortezina.

Basoa in the city – Basurtuko Geltokiko kalea

Musika elektronikoaren ordezkaritza BASOA IN THE CITY agertokian bilduko da, Basurtuko Geltokiko kalean; artista elektroniko berri onenen talentua bertatik bertara ezagutzeko aukera izango dute bilbotar guztiek, formatu guztietan, hala nola Chill Mafiako kide den Kiliki Frexko DJ set formatuan, Kaidara multigeneroa, eta Miravalles eta Amaia Yaniz bilbotarrak, beren set erabat underground eta arriskatuekin.

Hirian Kreatibo Industriak Fundazioaren ekimena da, eta doakoa da Bilboko Udalaren eta Cervezas San Miguel etxearen babesari esker. Ekitaldira hurbiltzen direnek Bilbao BBK Live jaialdirako sarrerak prezio berezian erosteko aukera izango dute, soilik ekainaren 17an, larunbatean, Basurtun.

Jaialdiaren paralelo egiten diren jardueren hurrengo eta azken geldialdia uztailaren 6an, 7an eta 8an izango da, Bilboko erdialdean, Bereziak programazioarekin.

  • HIRIAN - Basurtu, Bilbo, 2023ko ekainak 17
  • BEREZIAK - Bilbo, 2023ko uztailak 6, 7, 8
  • Bilbao BBK Live - Kobetamendi, Bilbo, 2023ko uztailak 6, 7, 8