Bederatzi puntu finko eta beste bi ibiltari izango ditu astelehen honetan goizean, apirilak 17, martxan jarri Laguntza Digitalerako Guneak. Biek zerbitzu bera emango dute, hau da, bilbotarrek arretarako, orientaziorako eta formaziorako erabili ahal izango dute, baina lehenengoak beti leku berean egongo dira, eta beste biak, aldiz, mugituko dira.

Laguntza Digitalerako Gunea izapideak eta kudeaketak online egiteko laguntza behar duten pertsonei lagun egiteko eta gidatzeko, eta teknologiaren alorreko gai eta gaitasunetan prestakuntza emateko da.

Barruti guztietako zerbitzua eskainiko da

Laguntza Digitalerako Gunea modu iraunkorrean egongo da ekipamendu hauetan:

  • Deustuko Udaltegia, eguaztena, eguena eta ostirala, goizez.
  • San Agustingo Herritarren Arretarako Bulegoan, astelehenetik eguenera, goizeko ordutegian, eta eguenetan, arratsaldeetan.
  • Otxarkoagako Udaltegian, astelehena, martitzena eta barikua, goizeko ordutegian.
  • Santutxuko Udaltegian, astelehena, martitzena, eta eguaztena, goizez.
  • Ibaiondoko Udaltegian, astelehena, martitzena eta barikua, goizez.
  • Azkuna Zentroan, eguaztena eta barikua, goizez.
  • Errekaldeko Udaltegian, eguaztenetan, eguenetan eta barikuetan, goizeko ordutegian.
  • Basurtuko Udaltegia, astelehena, martitzena eta eguaztena, goizeko ordutegian.
  • Zorrotzako Udaltegia, eguena eta barikua, goizeko ordutegian.

Eta modu ibiltarian, apirilaren 26tik aurrera, hemen:

  • Elexabarriko Aterpetxean, astelehenean, arratsaldez.
  • Ibaialde Liburutegian, Abusun, eguaztenetan, arratsaldez.