Bilboko Udalak aste honetan eman du ezagutzera 2023an izango duen aurrekontua 663,5 milioi eurokoa izango dela, historiako aurrekonturik altuena. Era berean, astelehen honetatik asteazkenera bitartean, Udalaren sail bakoitzeko arduradunak batzordean aurkeztuko die bere aurrekontu-proiektua Udalean ordezkaritza duten talde politikoei.

Marta Ajuria Ogasun Saileko zinegotziarena izango da lehen batzordea, azaroaren 7an, 10:00etatik aurrera: gainbegiratu bat emango dio proiektu osoari, zeinak 663.500.000 euro egiten baititu guztira (2022an baino % 4 gehiago), eta, ondoren, bere sailerako aurreikusitako kopuruak azalduko ditu. Ondoren, Asier Abaunza Obretako, Hiri Plangintzako eta Proiektu Estrategikoetako Saileko zinegotziaren agerraldia izango da (11:00etan); eta gero Nekane Alonso Berdintasun Saileko zinegotziarena (12:00etan); Kepa Odriozola Zerbitzuen eta Bizi Kalitatearen Saileko zinegotziarena izango da hurrengo (12:45ean), eta Koldo Narbaiza Euskara eta Hezkuntza Saileko zinegotziarena ostean (13:45ean).

Asteartean, hilak 8, 9:00etatik aurrera, Itxaso Erroteta Gazteria eta Kirol Saileko zinegotziaren txanda izango da; Yolanda Díez Osasun eta Kontsumo Saileko zinegotziarena ondoren (10:00etan); Gonzalo Olabarria Kultura eta Gobernantza Saileko zinegotziarena hurrengo (10:45ean); Itziar Urtasun Lankidetzako, Bizikidetzako eta Jaietako Saileko zinegotziarena geroago (12:45ean).

Eguaztenean, hilak 9, batzorde-eguna izango da, eta 10:00etan hasiko dira saioak, Oihane Agirregoitia Herritarren Arretako, Partaidetzako eta Nazioarteko Gaietako Saileko zinegotziarekin; ondoren Nora Abete Mugikortasun eta Jasangarritasun Saileko zinegotziaren agerraldia izango da (10:45ean), eta Amaia Arregi Herritarren Segurtasuneko Saileko zinegotziaren txanda ondoren (11:45ean); Xabier Ochandiano Ekonomiaren Garapeneko, Merkataritzako eta Enpleguko Saileko zinegotzia izango da hurrengo (12:45ean), Iván Calderón Hiri Berroneratzearen Saileko zinegotzia ostean (13:45ean) eta Jon Bilbao Etxebizitza Saileko zinegotzia azkenik (14:15ean).

Aurrekontua, sailen arabera

Aurrekontua sailka, 1. kapitulua kenduta (Langile gastuak, 184 M€):

  • Zerbitzuak eta Bizi Kalitatea: 97.632.000€
  • Mugikortasuna eta Jasangarritasuna: 69.674.700€
  • Obrak, Hiri Plangintza eta Proiektu Estrategikoak: 59.014.800€
  • Ogasuna: 53.639.400€
  • Gizarte Ekintza: 45.703.900€
  • Kultura eta Gobernantza: 39.016.110€
  • Ekonomiaren Garapena, Merkataritza eta Enplegua: 28.500.000€
  • Gazteria eta Kirola: 18.606.300€
  • Herritarren Arreta eta Partaidetza eta Nazioarteko Gaiak: 16.526.700€
  • Obrak eta Zerbitzuak – Barrutiak: 13.210.300€
  • Euskara eta Hezkuntza: 9.962.500€
  • Herritarren Segurtasuna: 8.622.000€
  • Lankidetza, Bizikidetza eta Jaiak: 6.614.900€
  • Hiri Berroneratzea: 3.565.500€
  • Osasuna eta Kontsumoa: 3.504.500€
  • Berdintasuna: 1.198.100€
  • Etxebizitza: 640.000€

Batzordeak amaituta, zuzenketak egingo dituzte udal talde politikoek, eta eztabaidarako aurkeztuko, Aurrekontu Proiektua onesteko osoko bilkura ezohikoan, azaroaren 28an. Aurrekontuen proiektua behin betiko onesteko beste osoko bilkura bat egingo da, abenduaren 28an. Abenduaren 30ean argitaratuko dira Bizkaiko Aldizkari Ofizialean (BAO).