Azaroaren hasierarekin batera, 'Mila Musika Haria' zikloa berreskuratuko du Bilboko Udalak. Bertendona Institutua izango da azaroaren 4, 11, 18 eta 25ean eta abenduaren 2an eskainiko diren bost kontzertuen egoitza. Emanaldi guztiak arratsaldeko 19.00etan hasiko dira.

Ekitaldi guztietarako sarrerak 5 eurotan egongo dira salgai, azaroaren 11rako kontzerturarenak Eneko Aristondo eta Yong-Heon Ahn) izan ezik, dohainik izango delako.

Azaroaren 11rako hitzordu eta gonbidapen guztien sarrerak esteka honetan edo areto berean erosi ahal izango dira kontzertua hasi baino ordubete lehenagotik.

Programa honek kalitatezko errepertorio anitza eskaintzen du, gitarra, biolin, kontrabaxu edo harpa kontzertuekin.

Mila Musika Haria

DÚO DÍDYMA - Ida y Vuelta, Por Favor (Ostirala, azaroak 4, 19: 00etan. Bertendona Institutua)

Oihane Jimeno: biolina; Cecilia Ferraz: biolontxelo

Bidaia musikala eta kulturala zelten musika izan den lurraldeetan. Bidaia honetan, musika-pieza tradizional eta berriagoak interpretatuko dituzte.

ENEKO ARISTONDO (Bilbo) YONG-HEON AHN (Hego Korea). (Ostirala, azaroak 11, 19: 00etan. Bertendona Institutua)

Eneko Aristondok irabazi du Bilboko kontserbatorioak antolatutako Juan Crisostomo de Arriaga X. Gitarra Lehiaketako Euskadi eta Nafarroako interprete ikasle onenaren saria

Yong – Heon Ahn Juan Crisostomo de Arriaga X. Gitarra Lehiaketako Lehen Sariaren irabazlea da.

TXOMIN ARTOLA ETA URBIL ARTOLA (Ostirala, azaroak 18, 19:000etan. Bertendona Institutua)

Txomin Artola: gitarra, ahotsa; Urbil Artola: gitarra, ahotsa

Txomin Artolak bere musika ibilbideari gainbegiratu bat emango dio hastapenetako sorkuntzetatik hasi eta kronologikoki azkenetara egiten duen bidaian, Urbil semearekin batera. Tartean egongo dira Euskal Herriko kantutegi tradizionaleko hainbat doinu, baita modu batera edo bestera eragin dioten zenbait sortzaileri egindako keinuak ere.

ARPENJO TIKAN - Duo arpa & banjo (Ostirala, azaroak 25, 19:000etan. Bertendona Institutua)

Charly Grive: banjoa,ahotsa; Céline Dicharry: arpa, ahotsa

Arpenjo bi pertsonaien arteko topaketa da, bata bestearen jakin-minak liluratuta, musika alai eta bizia proposatzen dutenak. Topaketak bidaia batera garamatza, bakoitzak bere eragin eta pertsonalitatean barrena.

FLAMENGRASS - Alegría (Ostirala, abenduak 2, 19:000etan. Bertendona Institutua)

Lluís Gómez: banjoa; Carol Duran: biolina, ahotsa; Maribel Rivero: kontrabaxua, ahotsa; Javier Vaquero: gitarra

FlamenGrass, berez, bluegrassaren eta flamenkoaren fusiotik jaiotzen da (erro tradizionaleko musikak dira biak). Lluís Gómez proiektuaren zuzendaria, banjo-jotzaile ezaguna da mundu osoan, eta Kataluniako eskola flamenkoaren gitarrista esanguratsuetako bat ere bai.