Datorren larunbatean, irailak 24, Bilbao Bizkaia 2022 Europako Kirol Anitzeko Triatloi Txapelketa jasoko du Bizkaiko hiriburuak. Lasterketa horrek hainbat aldaketa eragingo ditu zirkulazioan egun osoan zehar.

Bilbora etorri nahi dutenei, ibilgailu partikularra etxean uztea eta garraio publikoa -bereziki trena edo metroa- erabiltzea gomendatzen zaie zapatu arratsaldean.

Zirkulazioko aldaketa nagusiak 14:30etatik 20:15era bitartean izango dira, gutxi gorabehera, eta Uribarri, Deustu, Zorrotzaurre eta Olabeaga auzoei eragingo diete.

Gainera, Ramón de la Sota kaiaren ingurua, Itsas Museoaren parean, han izango baitira hiru proben helmuga eta abialekua, itxita egongo da oinezkoentzat 10:30etik 23:00eta, gutxi gorabehera, Euskalduna Jauregiko igarobidean hasi eta Olabeagako nasaraino. Itsas Museorako sarbidea libre egongo da, seinalegileek araututa. Eta 14:30etik 22:15era, gutxi gorabehera, Guggenheim Museoko biribilgunearen eta Museoko zamalanetarako sarbidearen arteko bidegorria okupatuko da. Bizikletak aurreko eta ondorengo oinezkoen pasabideen parean bideratuko dira.

Probaren nondik-norakoak eta zirkulazioan izango diren aldaketak Bilboko udaltzainek eta lasterketako langileek kontrolatuko dituzte uneoro.

Bilboko Udala hasita dago herritarrei informazio zehatza ematen; horretarako, oharrak banatzen ari da endredorik handienak izango dituzten barrutietan.

Aldaketak zirkulazioan

Ernesto Erkoreka plazan, Unibertsitate etorbidean eta Campo Volantin pasealekuan, 14:30etatik 17:00etara bitartean, gutxi gorabehera:

  • Zirkulaziorako itxiko da Ernesto Erkoreka plaza: ibilgailuek bidea libre izango dute Udaletxeko zubian eta Zumalacarregui etorbidean, garajetara joateko. Garraio publikoan ez da eragozpenik izango inguru horretan. Garraio publikoa ez da ibiliko Zumalakarregui etorbidetik, Erkoreka plaza eta Músico Guridi plaza artean, Extxebarria parkearen noranzkoan.Zingira kaletik Udaletxeko zubira eta Zumalacarregui etorbidetik Campo Volantin pasealekura joan ahal izango da.
  • Itxi egingo da zirkulaziorako udaletxeranzko norabidea Campo Volantín pasealekuan, Unibertsitateen etorbidean eta Botikazar erriberan.
  • Ordezko bideak: Deustura joateko: Ibañez de Bilbao - Mazarredo zumarkalea - Deustuko zubia | Abandora joateko: Agirre Lehendakaria - Deustuko zubia | Castañosera joateko: Agirre lehendakaria – Salbe zubia-Ugasko tunela - Maurice Ravel etorbidea –Uribarri. Ibañez de Bilbao - Mazarredo zumarkalea - Salbe zubia - Maurice Ravel etorbidea.
  • Bilbobusek Ernesto Erkorekaranzko norabidean dituen geralekuak kendu egingo dira. Erkoreka plazan eta Zumalakarregui etorbidean (Tomás Zubiría parada) Músico Guridi plazarako noranzkoan.
  • Botika Zaharrean, Unibertsitate etorbidean eta Campo Volantin pasealekuan aparkatutako ibilgailuak ezin izango dira mugitu 15:00etatik 17:00etara bitartean, gutxi gorabehera. denbora-tarte horretan.
  • Itxi egingo da Areatzako sarbidea, Mesedeetako zubitik/Erriberatik hasita; egoiliarren aparkalekuetara doazenei, aparkaleku pribatuetara doazenei eta zerbitzu publikoari utziko zaie igarotzen. Halaber, bidea itxiko da San Nikolasetik hasita, Erkoreka plazarako noranzkoan, 14:30etatik 17:00etara.

Zumalacarregui etorbidean, 14:30etatik 17:00etara bitartean, gutxi gorabehera:

  • Zirkulazio errei bat erabiliko da Etxebarri noranzkoan, Zumalakarregui etorbidean, Ernesto Erkoreka plaza eta Zabalbide kalearen artean. Ezin izango da Zumalakarregui etorbidea zeharkatu Musika Guridi plazan edo Zabalbide kalea duen biribilgunean, eta etorbide hori zeharkatu ahal izango da Doctor Ornilla, Julían Gaiarre-Travesía Párroco Ugaz kaleetatik edo Grabriel Aresti kaletik.
  • Harritxoen kalera eta Kristo kalera nahitaez joan behar da Guridi Musdikariaren plazatik. Piedritas kalera eta Cristo kalera sartzeko aukera izango da Maurice Ravel-Plaza Músico Guridi ibilbidetik soilik.
  • Quintana plazako aparkalekura eta tanatoriora nahitaez joan behar da Erkoreka plazatik.
  • Maurice Ravel etorbidetik datozen ibilgailuek, Etxebarrirako noranzkoan, Ugatz Parrokoaren zeharbidean debekatutako biraketa egin beharko dute, ; horretarako, erreia itxiko da aldez aurretik eta seinalistek lagunduko dute.
  • Zabalbide kaleko biribilgunea, kale hauetatik bakarrik zeharkatu ahal izango da: Ornilla Doktorearen kalea-Julian Gaiarre-Ugatz Parrokoaren zeharkalea edo bestela, Gabriel Aresti kaletik.

Olabeagan, 17:00etatik 20:15era bitartean, gutxi gorabehera:

  • Auzoa itxita egongo da zirkulaziorako, Olabeaga kaian itxiko da, hain zuzen ere, larrialdietako zerbitzuentzat eta bilbobusentzat izan ezik.
  • Auzorako sarrera-irteera moduan hauek gomendatzen dira: Olabeaga aldapa, 2,5 metro baino garaiera txikiagoa duten ibilgailuentzat.
  • Auzotik irteteko, Olabeagako kaia baliatuko da, une jakin batzuetan zirkulaziorako itxi ahal izango den arren, Bilbobusen ibilgailuei igarotzen uzteko.

Deustun eta Zorrotzaurren, 14:30etatik 20:10era bitartean, gutxi gorabehera:

  • Itxi egingo da bidea zirkulaziorako, Udaletxeranzko norabidean, Morgan kalean, Madariaga etorbidearen eta Julio Urquijo kalearen artean. Madariaga etorbiderantz bideratuko da zirkulazioa, eta Morgan kaleko garajeetara sartzen eta haietatik irteten utziko da, Madariaga etorbidearen eta Bernaola tunelaren artean, eta Madariaga etorbidetik kontrako norabidean, seinalistek eraenduta. Morgan kalea, Udaletxerako noranzkoan, 17:00etan irekiko da zirkulaziorako.
  • Zirkulaziorako itxi egingo da Bernaolako tunela, Frank Gehry zubirako noranzkoan. Agirre Lehendakariaren etorbiderantz bideratuko dira ibilgailuak.
  • Zirkulaziorako itxiko da tarteka Zorrotzaurreko sarrera-irteera, bi norabideetan, Ballets Olaeta kaleak Frank Ghery zubiarekin eta Julio Urquijo kalearekin bat egiten duen lekuan.
  • Zirkulaziorako itxiko da errei bat, itsasadarretik gertuen dagoena, Ballets de Olaeta kalean, Euskaldunako biribilgunearen eta Frank Gehry zubiaren artean.
  • 15:45etik 17:00etara, gutxi gorabehera, errei bat itxiko da zirkulaziorako Euskalduna zubian.
  • Bidea itxiko da zirkulaziorako Euskalduna zubian beheranzko noranzkoan (IMQra doazen anbulantziendako izan ezik), 15:00etatik, gutxi gorabehera, 16:45era arte. Eskuineko erreia ere, goranzkoa, Olabeaga kaiko sarrerara arte, txirrindulariendako bakarrik egongo da irekita, 16:45etik 20:15era arte.

San Inazio eta Elorrietako erriberan, 17:00etatik 20:00etara, gutxi gorabehera:

  • Zirkulaziorako itxiko da bidea Deusturanzko noranzkoan, Elorrietako Erriberan, Erandioren mugaren eta Zarandoa etorbideko biribilgunearen artean. Ibilgailuen zirkulazioa Enekurirantz bideratuko da.
  • Bidea itxi egingo da zirkulaziorako Zarandoa etorbidean, Elorrieta Erriberarako biribilgunearen eta Kanariar Uharteak kalearen artean. Ibilgailuak Agirre Lehendakariaren etorbidetik bideratuko da, eta zirkulazioaren noranzkoa seinale-egileen bidez aldatuko da Agirre Lehendakariaren etorbidean, Elorrietako Erriberako biribilgunearen eta Kanariar Uharteen kalearen artean. Eta, Kanariar Uharteen kalean, Agirre lehendakariaren etorbidearen eta Aragoi kalearen artean.
  • Inguru honetako aparkalekuak sarrera-irteerarik gabe geratuko dira. Beraz, galarazita egongo da hor aparkatutako ibilgailuak ateratzea denbora-tarte horretan.
  • Zarandoa etorbideko eta alboko kaleetako garajeetara sartzen eta irteten utziko da, seinalisten bidez, lasterkarien joanak eragozpenik jartzen ez badu.

Bilbobus

Zirkulazio-aldaketa horien ondorioz, Bilbobuseko zenbait linearen ibilbideak aldatu eta ohiko geraleku batzuk kendu beharko dira Botikazar erriberan, Unibertsitate etorbidean eta Campo Volantin pasealekuan, Erkoreka plazaranzko norabidean.

Honako linea hauei eragingo die: 3-11-22-28-30-40-62-71-72-A1-A5-A7 eta A-9. Halaber, aldatu egingo da turisten autobusaren ibilbidea.

Aldaketa guztien berri emango da ohiko bideetatik (sare sozialak, informazio-panelak, markesinak…). Informazio zehatzagoa nahi izanez gero, webgunean eta 010 telefonoan (944 010 010 Bilbotik kanpo egonez gero).