Martxan da BLV - ART jaialdiaren 16. edizioa
Martxan da BLV - ART jaialdiaren edizio berria. Gaurtik hasita eta apirilaren 10era bitartean, Bilbo Zaharreko kaletan ospatu egingo dira sorkuntza artistikoko formatu berriko hainbat emanaldi. Honakoa jaialdi honen hamaseigarren edizioa izango da.
2007TIK
BLV - ART 2007an sortu zen “Bilbo Zaharra, Kulturarako Zubia” izenarekin, Udalaren kultura-estrategiaren barruan programa aitzindari gisa, auzoaren inguruko kultura-jardueren programa zabal bat abian jartzeko helburuarekin.
Ekimen honen bidez auzoari balioa eman nahi zaio, Bilboko biztanle guztien programazioarekin erakargarri eginez, eta, aldi berean, Bilboko gainerako auzokidekiko komunikazioa sustatu nahi da kulturaren bidez.
Urteek aurrera egin ahala, BLV- ART jaialdiaren bidez, Bilbo Zaharrean aurkeztu dira diziplina guztietako arte-proposamen berritzaileenak eta, kulturaren bidez, bilbotarrei eta bisitariei auzoaren kultura-interes zabala ezagutaraztea lortu da.
EUSKAL KONPAINIEN ALDEKO APUSTUA
Euskal konpainiek guztiz osatutako edizio berri honetan dantza garaikidea, performancea, musika eta dramaturgia berriak dira nabarmen. Proposamen horiekin batera, kontzertu-performanceak, musika esperimentala edo bideo-dantza egingo dira.
San Frantziskoko Udaltegiak, Bilborock Aretoak, BilbaoArteko espazioek eta Berreginen Museoak, besteak beste, hamaika proposamen berritzaile izango dituzte. Horien artean, hiru erabateko estrainaldi nabarmenduko dira - Input konpainiaren “Play”, DOOD Colectivoren “Within” eta Gheadaren “El mejor de los mundos” -, eta Euskadiko estreinaldi bat - “Éramos unos niños que escuchaban música en su cuarto”, Quemar las Naves konpainiarena.
INAUGURAZIOA OSTIRALEAN, HILAK 1
Edizio berri honen inaugurazioa apirilaren 1ean, ostirala, izango da Berreginen Museoan, Dani Hernández, Dereko Van Der Bulcke eta Emilio Manzanoren “La Grieta” kontzertu performatiboarekin.
“La Grieta” lanean, artista hauek kontzertu analogiko/elektroniko bat eskainiko dute, soinu-artea, performancea eta argiztapena nahasten dituena, ikerketa teoriko-praktiko batean oinarrituta: “Ensayo sobre Grieta y Experimentación”.
BLV - ART programaren informazio guztia hemen dago eskuragarri.
SARRERAK ETA ERRESERBAK
Jarduera guztiak doakoak izango dira lekuak bete arte, Bilborock-eko emanaldiak izan ezik.
- Bilborock-eko sarrerak esteka honetan eta emanaldia hasi baino 30 minutu lehenago lehiatilan egongo dira salgai 5 euroren truke.
- DOOS Colectivo “Within” Bilbao Arten izango den emanaldietarako gonbidapena esteka honetan.
ZUBIRIK 2021 - 2025 PLANA
BLV-ART, abangoardiako adierazpen artistikoei lotua, Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabala birgaitzeko elementu bultzatzaile gisa Kulturaren aldeko Plan Bereziaren barruan kokatzen da.
“Zubirik 2021-2025 Planak” orain arte egindako planen testuinguruan garatutako lanei jarraipena eman eta osatu nahi die. Aurreko dokumentuetan planteatzen ziren ekimenak alde batera utzi gabe, plan berri honek bere jarduera eta ekimenen ardatz nagusitzat auzoetan bizi diren pertsonei beste elementu bat ematen die: bizi-kalitatea, eta, beraz, auzoen dinamizazio sozialean zentratuta dago.
Temas
Más en Bilbao
-
Bilbao dispondrá de 1.500 pases para conocer a Olentzero y Mari Domingi en el Arriaga
-
Bilbao aprueba en un pleno urgente una ampliación de capital de 10,67 millones a BioArtigas
-
La ZBE de Bilbao conlleva la reducción del tráfico en todos los distritos salvo en uno
-
Un sueño hecho realidad – Laster arte