Síguenos en redes sociales:

Bilbok 2,1 milioi bideratuko ditu ostalaritzaren sektorearentzako zuzeneko laguntzetara

Bilbok 2,1 milioi bideratuko ditu ostalaritzaren sektorearentzako zuzeneko laguntzetaraBilboko Udala

Bi urte baino gehiago pasatu dira koronabirusaren pandemiak den-dena hankaz gora jarri zuenetik, osasun-kalte eta kalte ekonomiko ugari sortuz. Bada, bi urte geroago, Bilboko Udalak ez ditu pandemiaren eragin handiena jasan zuten kolektiboak ahazten, eta 2,1 milioi euroko aurrekontua bideratu egingo du ostalaritzaren eta gaueko aisiaren sektorerako zuzeneko laguntzetara.

Bizkaiko Ostalaritza Elkartearekin aztertu ondoren, ekimena gaur adostu dute bilera batean Alkateak eta udal ordezkaritza duten talde politikoek (EAJ-PNV, PSE-EE, EH Bildu, Elkarrekin Podemos eta PP), Covidaren ondorioei aurre egiteko Bilbao 2022 Planean aurtengo ekitaldirako onartu diren neurrien harira.

Laguntzak Eusko Jaurlaritzak emandakoekin metatu ahal izango dira eta establezimendu motaren eta langile kopuruaren arabera banatuko dira:

II. TALDEA (*):

  • 1-3 langile: 1.000 €.
  • 4-10 langile: 1.250 €
  • 11 langiletik gora: 1.500€

III. TALDEA (**):

  • 1-4 langile: 1.500 €.
  • 5-10 langile: 2.000€
  • 11 langiletik gora: 4.000 €

IV. TALDEA (**):

  • 1-4 langile: 2.500€
  • 5-10 langile: 4.500 €
  • 11 langiletik gora: 6.000 €

(*) II. taldea: tabernak, jatetxeak... Itxiera-ordua 01:00etan.

(**) III. eta IV. taldeak: pubak, diskotekak, dantza-aretoak eta kafe-antzokiak. III. taldekoen itxiera-ordua 4:00etan eta IV. taldekoena 06:00etan.

Laguntzak apirilaren amaieratik aurrera eskatu ahal izango dira, BAOan argitaratu eta biharamunean hasita. Epea 15 egun naturaletan irekita egongo daeta tramitazioa modu telematikoan egingo da esteka honen bitartez.