Herritarren artean euskararen erabilera sustatzea da Bilboko Udalaren ardura nagusienetariko bat. Horretarako sortu egin zuen Darabilbo programa, zeinak edizio berri bat ospatuko duen apirilean. Hala, hil osoan zehar, doako hainbat jarduera egingo dira urian zehar.

Hileko lehenengo jarduerak Korrikarekin izango du zerikusia. Horrela, apirilaren 1ean bi orientazio-saio egingo dira Santutxu eta Txurdinaga auzoen artean. Saioek bina ordu iraungo dute. Lehena goizez izango da (08:00etan) eta bestea arratsaldez (16:00etatik aurrera). Egun berean, arratsaldez, 18:30ean, literatur hitzaldi bat egingo da Edorta Jimenezekin Otxarkoagako auzo-etxean.

Apirilaren 5ean, asteartea, 10:00etan, Santutxuko udaltegian, elikadura tailer bat egingo da.

Hurrengo egunean, apirilak 6, Bilbok Korrika hartuko du, hiriko zenbait lekutan. Elorrietatik 19:28an sartuko da eta Bilboko auzoetan zehar ibiliko dira 23:31ra arte. Ordu horretan Bilbo utziko du, Zorrotzatik. (Ibilbide osoa, hemen).

Apirilaren 7an, osteguna, 18:30etik aurrera, Uribarriko udaltegiak kakorratz-laneko tailerra eskainiko du. Azken jarduera Aste Santuaren ostean izango da, apirilaren 26an, 18:30ean: gastronomia tailerra izango da eta Laboren egingo da.

Eskaintza osoa eta informazio gehiago darabilbo.eus web orrialdean.

DARABILBO PROGRAMA

“Darabilbo” 2013an abiatu zen, eta, harrezkero, askotariko jarduerak sartu ohi dira programan. Jarduerak taldean egiten dira, urteko hilabete guztietan (uztailean eta abuztuan izan ezik) eta barruti guztietan.

Euskarazko doako jarduera horietan parte hartzeko baldintza bakarra da Darabilbo-ren web-orrian izena ematea eta 16 urte beteta izatea (familiako jardueretan izan ezik).