Astero bezala, Bilboko Udalak ezagutzera eman du datorren astean, martxoaren 28tik apirilaren 3ra bitartean, garatuko dituen kultur-ekitaldiak. Aste honetan arte eszenikoak, erakusketak eta musika-emanaldiak izango dute protagonismo nagusia.
ARTE ESZENIKOAK
BILBOKO ZIRKUITUA
Bilboko Zirkuitua barrutiko Udaltegietara itzuli da, tokiko eszena bultzatzeko eta antzerkia hiriko auzoetara hurbiltzeko asmoz.
Programa honek antzerki eta dantza talde berriek beren lanak eszenaratu eta jendaurrean partekatzeko aukera ematen du.
- Martxoak 31 19:00etan. San Frantziskoko Udaltegia. Las Paralelas - Miss Spein. Oso zaila da miss izatea gaur egun. Miren Argi beheak eta goiak irenstera dator, edozertarako balio duen neska da. Miss Euskadi eta Miss Espainia irabazi ondoren, Miss World izateko prestatzen ari da. Bere armak, bere gaitasunak, bere talentua erakutsiko dizkigu. Denetarik daki, edo hala uste du; ez du ahoan bizarrik, eta su eta gar defendatzen du zein garrantzitsua den feminismoa ulertzea, baina pasatu gabe.
UDAL LIBURUTEGIAK
Bilboko Udal Liburutegiek hainbat kultur jarduera proposatzen dituzte adin tarte desberdinetarako. Horien artean daude ipuin-kontalariak, tailerrak, hitzaldiak edo liburu-aurkezpenak.
- Apirilak 2, 12:00etan. Begoñako Liburutegia. Bullying-a, Hori Mina! Maite Frankorekin.
- Apirilak 2, 12:00etan. Deustuko Liburutegia. “Los consejos de mi abuelo” liburuaren aurkezpena, Andrea Domínguez Sagastuyrena. Liburu honek erakutsiko digu zenbat behar duten batzuek besteei familiako zaharrenak eta txikienek. Liburu honetan, biloba batek bere alderdi emozionalena erakutsiko dio munduari, aitonagatik.
ERAKUSKETAK
EXPODISTRITO
Expodistrito, aldi baterako erakusketen zikloak hainbat erakusketa ibiltari eskainiko ditu udazkenean zehar auzoetako Udaltegietan zehar, martxoaren 31ra arte.
- San Inazio Ibarrekolandako Udaltegia - Beart Elkartea - Margoa. 25 urte Bergarako arte elkarte bezala eta 250 urte margoari lotuta jarraitzen duen herri baten tradizioa bizirik mantentzen jarraitzen du Beart Elkarteak.
- Begoñako Udaltegia - Ana Isabel Portillo - Nire bizia kolorea zenean / Cuando mi vida era el color - Margoa. Ana Isabel Portillo Bizkaiko Begisare Elkarteko kidea da. Berak dioen bezala, “ikusmena oso urrituta ere, ez zait itzali sortzeko gogoa. Nire bizia kolorea zen, baina ez zait itzali margotzeko gogoa”.
- Centro Municipal de San Francisco - Marta García Suso - Redescubrimientos - Argazkigintza. Artistak bahearekin irudiak eraldatzen ditu, desegiten ditu eta berreraikitzen ditu erreferentea galduta. Emakume artistek osatzen dute artista gidatzen duten haria, birritan txarto tratatuak, gizartearen aldetik eta Artearen Historiak ahazturik. Gentileschi, Blanchard edo Mendieta artistekin topaketa berria aitzakia da emakume artisten iraganeko eta egungo ikusezintasunaz solasa abiatzeko. “Bizian absente bagaude, nola lortuko dugu presente egotea heriotzaren ostean?”
- Errekaldeko Udaltegia - José Paredes Matías - Lorratzak / Huellas - Margoa. Iraganaren aztarnak helarazten dituzten objetuekin osatzen da erakusketa hau. Erakusketa honetan, artistak gonbidatzen zaitu giltzarrapo herdoilduak irekitzera, antzinako ateak igarotzera, gordetzen dituzten istorio eta sekretuak irudikatzera…Funtsean, bidaia hau berarekin egitera, denboran trabatuta geratu diren autoekin
- Abandoko Udaltegia - Javier Lesaka - Margoa. “Bere burua aditzen ez duenak, bilatu egiten du, jakin nahi du, auzitan jartzen ditu gauzak, konprenitzeko irrikaz, baina hitz soilek ez dute asetzen haren egarria, hor behean ilun dagoelako eta segundo bat baino ez baita geratzen ikusteko. Gomuta bakarrik, argi izpi soil bat, sentsazio bat iritzi bezain laster badoana, amairik gabeko borroka baten emaitza urria. Behin bateko erantzuna nahi dut, azken egia, berriro ere galdetu beharrik ez izateko, baina den guzti erraldoi baten ezdeuskeriak baizik ez ditu jasotzen, beleak, gogorarazten dutena gaitzak ez duela sendabiderik, beste milaka misterio gordetzen dituen misterio baten lorratz nahasiak”.
LITERATURA
Bidebarrieta Kulturgunea, Bidebarrietako Liburutegiko kultura, literatura eta zientzia garatu eta sustatzeko guneak ondoko hitzorduak izango ditu aste honetan:
- Martxoak 29, 19:00etan: Bidebarrieta Kulturgunean Javier Cercas izango da “El Castillo de Barbazul” liburua aukeztezko. Berarekin Idoia Jauregi izango da.
- Apirilak 1, 19:00etan: "Los males de la ciencia" liburuaren aurkezpena Juan Ignacio Pérez eta Joaquín Sevillarekin
MUSIKA
BILBOKO GANBERAKO ABESBATZA ETA ORKESTRAREN KONTZERTUA
- Apirilak 1 19:00etan. Atxuriko Enkarnazio Eliza. Bilboko Ganberako Abesbatza eta Orkestrak doako kontzertua eskainiko du ostiralean, hilak 1. Bertan S. Barber Adagioa hari instrumentoentzako; Mozarten Ave Verum; eta G.Fauréren Cantique de Jean Racine eta Requiem-a entzungo dira.
AISIALDIA
BIDAIARIEN TXOKOA - RINCÓN DE LA GENTE VIAJERA
“Bidaiarien Txokoa-Rincón de la gente viajera” hainbat bidaiariren esperientziak jendeari hurbiltzea du helburu, bidaiei eta abenturei buruzko ikuspegi hurbil eta desberdina emanez, ikus-entzunezko hitzaldi eta proiekzioekin.
Aste osoan. Santutxuko Udaltegian. “Santutxu mirando al mundo”, Cristina Maruri.Bilbotar argazkilari-idazlearen erretratu-bilduma, adin, arraza eta kultura guztietako pertsonen aurpegiak erakusten dituena, diren pigmeoak, etiopiarrak, nepaldarrak...). Gehienak, haien artean, oso bizimodu gogorra eta are krudela ere izandako gizakiak. Asmoa da "adieraztea gizaki guztiok garela oso antzekoak eta bereizten gaituen gauza bakarra aukerak direla".
TXITXARRILO
“Txitxarrilloak”, ordu erdiko atsedenaldiarekin, tokiko dantza-orkestra entzutetsuenak izango dira.
- Apirilak 3: La Casillako Kioskoren Plazan, 18:00etatik 21:00etara. Orquesta Pérgola.
SEGURTASUN NEURRIAK
Maskararen erabilera nahitaezkoa izango da barrualdean antolatzen diren ekitaldi guztietan.