Bilbo-Bilbo zikloturisten lasterketak hainbat eragin izango ditu hiriko ibilgailuen trafikoan igande honetan. Zehazki, trafikoa ixtera edo zenbait kaletako zirkulazioa murriztera behartuko du. Gainera, Bilbobuseko eta Bizkaibuseko linea batzuek kalteak jasango dituzte lasterketak irauten duen bitartean.

6:30etik 9:30era, gutxi gorabehera, itxi egingo da Deustuko Zubia ibilgailuen zirkulaziorako, handik abiatuko baita lasterketa, eta, aldiz, 8:00etatik 9:15era, gutxi gorabehera, une jakinetan itxiko dira kale hauek lasterketa igaro bitartean: Agirre Lehendakaria, Benidorm, Orixe, Tellaetxebidea eta Elorrieta Erriberan.

Era berean, 11:30etik 14:00etara, gutxi gorabehera, murriztu egingo da ibilgailuen zirkulazioa Zumalakarregi etorbidean eta Maurice Ravel etorbidean, eta ezingo dira zeharkatu. Horien ordez, beste bide batzuk erabili beharko dira igarotzeko, hain zuzen: Mirador a Bilbao etxaldea, Ugaz parrokoaren zeharkalea, Gabriel Aresti kalea eta Julian Gaiarre etorbidea.

Ordutegi horretan da igarotzekoa lasterketa Ibarsusiko biribilgunetik, Zumalakarregi etorbidetik, Guridi Musikariaren plazatik, Maurice Ravel etorbidetik, Salbe zubitik, Recalde zumarkaletik, Federico Moyua plazatik eta Kale Nagusitik; hantxe, Kale Nagusian, egongo da helmuga (Foru Jauregiaren aurrean).

Horrexegatik egongo da murriztuta zirkulazioa 11:45etik 14:30era Errekalde zumarkalean ere, Salbe zubiaren eta Moyua plazaren artean, eta itxita egongo da zirkulaziorako Gobernuaren Ordezkariordetzaren eraikinaren eta Elcano kalearen artean (plazaren hegoaldeko gunea).

Errekalde zumarkaleko garajeetako sartze eta irteteak, Plaza Biribiletik gertuen dagoen gunean, Albia lorategietatik egingo dira, eta Jesusen Bihotzaren plazatik gertuen daudenetara sartzeko, berriz, Euskadi plazatik.

Azkenik, 9:30etik 15:30era bitartean, gutxi gorabehera, bidea itxiko da On Diego Lopez Haroko Kale Nagusian, Moyua plazaren eta Urkixo zumarkalearen artean.

Eragin horiek udaltzaingoak eta antolakuntzako kideek eraenduko dituzte, eta ezinbestekoa izango da Bilbobusen eta Bizkaibusen zenbait linearen ibilbideak aldatzea eta ohiko geltokietako batzuk aldi batez ezabatzea.

Aldaketa hauei eta ordezko ibilbideei buruzko informazio zehatzagoa nahi izanez gero, aldatutako geralekuetan beretan, www.bilbao.eus/bilbobus, Udalaren webgunean, sare sozialetan eta 010 (944 010 010) telefonoan izango da eskura.