Guggenheim Museoak Basketball Champions Leagueko Lauko Finalaren aurkezpena eta final-laurdenetako zozketa hartu ditu ostiral honetan. Jakinarazi dutenez, parte-hartzaileek Bilbao Arenan jokatuko dituzte partidak maiatzaren 6tik 8ra, eta sarrerak datorren astelehenean jarriko dituzte salgai.

Final-laurdenetarako partidak 3tik onena seriean jokatuko dira apirilaren 5ean hasita. Horrela, klub irabazleak sailkatuko dira Final Four-erako. Hauexek dira final-laurdenen parekatzeak (bigarren tokian dagoen taldeak etxean jokatuko du bueltako partida):

BAXI MANRESA vs. UNICAJA

LENOVO TENERIFE vs.TOFAS BURSA

HAPOEL U-NET HOLON vs.SIG STRASBOURG

U-BET CLUJ NAPOCA vs. MHP RIESEN LUDWIGSBURG

Ekitaldi horretan bertan, finalaurrekoen zozketa egin da gaur goizean, Bilbon jokatuko den Final Four-ean aurka leihatuko diren final-laurdenetan sailkatutako lau taldeen hurrenkerarekin. Hauexek dira finalaurrekoen parekatzeak:

4. KANPORAKETAKO irabazlea vs. 1. KANPORAKETAKO irabazlea

3. KANPORAKETAKO irabazlea vs. 2. KANPORAKETAKO irabazlea

Zozketaren aurretik aurkezpen-saio bat egin da. Honako hauek bildu dira bertan: Juan Mari Aburto, Bilboko alkatea; Ainara Basurko, Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia Sustatzeko diputatua; Patrick Cominos, Basketball Champions League-ko CEOa; Carlos Jiménez, FEBeko ordezkaria, eta Joan Rocca, ACBko ordezkaria.

Beste alde batetik, Isabel Iturbe eta Álex Mumbrú arduratu dira final-laurdenen zozketa egiteaz, Surne Bilbao Basket taldeko presidentea eta entrenatzailea, hurrenez hurren.

Bilbo izendatu dute 2022ko maiatzaren 6tik 8ra jokatuko den Basketball Champions League 2022 ligako Final Four ekitaldiko egoitza. Ordezkaririk ez duen hiri bat txapelketaren anfitrioi gisa hautatzen duten lehenengo aldia da.

Aurten, FIBAk kudeatutako Europako saskibaloiaren taldeen eta erakundeen txapelketaren seigarren edizioa antolatuko da. Txapelketa 2021eko irailaren 13an hasi zen, sailkapen-txandekin, eta 2022ko maiatzaren 8an amaituko da Bilbon Final Four jokatu ondoren. Final-laurdenetatik sailkatu diren lau taldeek Basketball Champions League ligako seigarren denboraldiko ekitaldirik garrantzitsuenean parte hartuko dute, zeina kanporaketen formatuarekin jokatuko den, partida bakarrera, maiatzaren lehenengo astean Bilbon.

Partidak Bilbao Arenan jokatuko dira, Surne Bilbao Basket taldearen ohiko kantxan, non 10.000 ikuslerentzako tokia dagoen. Final-laurdenak Bilbon jokatuko dira maiatzaren 6an, eta hirugarren posturako eta finalerako partidak maiatzaren 8rako programatu dira.

Sarreren salmenta datorren asteazkenean, martxoaren 30ean, hasiko da, 10:00etan. Lehen 500 tiketek %25eko deskontua izango dute. Halaber, Surne Bilbao Basketeko bazkideek sarrerak erosteko aukera izango dute, martxoaren 28an, astelehena, 10:00etatik aurrera.