Juan Mari Aburto Bilboko alkateak BilboGarbi finko berri bat inauguratu du ostiral honetan Kobetamendin. Zehazki, Basurtu-Kastrexana errepidearen aurrean dago, 195. Bilboko Udalak jakinarazi duenez, "gailu modernoa da kokaleku berritzaile batean, eta, irekitzearekin batera, hausnarketa-prozesu bat hasiko da, hirian zehar banatuta dauden ezaugarri horietako garbiguneak berrituz amaituko dena".
Kobetamendiko BilboGarbiko lanak azken 12 asteetan egin dira, eta 334.861,24 euroko aurrekontua erabili da horretarako.
Instalazio berriak ezagutzeko, Kobetamendin izan da gaur goizean Juan Mari Aburto Bilboko alkatea, eta, berarekin batera, Zerbitzuen eta Bizi Kalitatearen Saileko zinegotzia, Kepa Odriozola, eta baita udal korporazioko beste kide batzuk ere.
BilboGarbi berrian, bi plataformatan banatzen da espazioa:
Goikoa: herritarrak sartuko dira hara, beren hondakinak botatzera;
Eta, bestea, behean: udal ibilgailuak sartuko dira hara, edukiontzi beteak batzera eta tratamendu-instalazioetara eroatera.
ibilgailuen sarbidea hesiekin kontrolatuko da, eta, hala, ordenan eta erregistratuta sartuko dira barrutiaren ardura duen pertsonaren aginte-postutik.
Puntu horretan batuko diren hondakinen tipologia hau izango da: eraikuntza eta eraisketa hondakinak (EEH), altzariak eta tresnak eta lorezaintzako hondakinak.
Kobetamendiko GarbiGunea irekita, aukera izango da Zorrotzeko BilboGarbi finkoa ixteko (Biharkoa izango du atzenengo eguna, martxoaren 5a, zapatua). Gaurko egunean Zorrotzeko azpiegiturak hartzen duen eremua obrek hartuko dute etorkizunean. Zehazki, aparkaleku bat eraikiko da, inguru horretan oinezkoendako ibilbide bat ziurtatzeko. Beraz, behin betiko itxita, Udalak aurre hartuko die lan horiek egin bitartean beharko diren zerbitzuek izango dituzten eraginei.
HELBURUAK
BilboGarbien sarearen xedea da herritarrei baliabide bat eskaintzea bide publikoan edukiontzirik ez daukaten hondakinak birziklatzeko eta berrerabiltzeko. Eta, horren bidez:
Errefusaren zatian birzikla eta berrerabili daitezkeen hondakinen kopurua murriztea.
Konponbide egoki eta berritzaile bat bilatzea gaikako bilketako zerbitzuetan aurrera egiteko.
Herritarrak jabe daitezela zeinen ardura handiko kontua den hondakinak jatorrian bereiztea, ondoren kudeatu, tratatu eta baloratzeko.
Izan ere, zerbitzu horiek laguntasun handia eman dute Bilbon gaikako bilketako ratioak hobetzeko orduan. Hainbeste, non 2021ean, Bilbon gaika bildutakoaren % 25,2 BilboGarbin bildu baitzen.
GarbiGunean gehien botatzen diren hondakinak, alde handiarekin, eraikuntza- eta eraisketa-hondakinak dira, eta zura ere bai; ondoren datoz etxeko tresna elektrikoak, telebistak, monitoreak eta CDak, DVDak edo CPUak, besteak beste.
ORDUTEGIA
BilboGarbien zerbitzu-ordutegiak honekin batera doan koadroan ageri dira.
Halaber, informazioa lortzeko: 900 456 888 telefonora deituta, edo Udalaren webgunean (www.bilbao.eus), edo mezu elektroniko bat idatziz limpiezapublica@bilbao.eus helbidera.