Bidaia bakarreko txartelak kontakturik gabe ordaintzeko proba egingo du Bilbobusek
BILBO. Koronabirusaren pandemiak gizartearen eguneroko bizitzan erabat ezarrita zeuden ohitura asko aldatuko ditu. Horietako bat, gauzak ikutu behar izatea. Horren ondorioz, pixkanaka-pixkanaka erakundeak contactlessa edota ikutu beharrik gabeko ordainketa-zerbitzua eskaintzen hasi dira.
Mugikortasun eta Jasangarritasun Sailak Bilbobuserako sarbidea egokitu, berritu eta errazteko ahaleginean jarraitzen du, eskura dituen hobekuntza guztiak ezarriz. Testuinguru horretan, udal-autobus zerbitzuak bidaia bakarreko txartelak kontakturik gabe ordaintzeko proba pilotu bat jarri du abian 56 linean, modu esperimentalean.
Abusu eta Kale Nagusiko 86 zenbakiaren arteko bidea egiten duen linea da, eta 7 autobus daude horretarako. Autobus horietako bakoitzean, balioztatze-makina gehigarri bat instalatu da bidaia bakarreko billeteak kreditu-txartelarekin erosteko, bankuko txartel fisikoaren bidez edo birtualaren bidez eta telefonotik bertatik, Google Pay eta Apple Payrekin.
Mugikortasun eta Jasangarritasun Sailaren ekimen honen azken helburua da bidaia bakarreko billeteak eskudirutan ordaintzeari uztea arian-arian eta hala, autobus barrura arinago sartu ahal izatea. Sistema horren bidez, itxaronaldiak murrizten dira, autobusetara sartzean egon daitezkeen bidaiari-kontzentrazioak arintzen dira eta zerbitzuaren kalitatea hobetzen da. Horrela, Bilbobuseko bidaiak ibilbide arinagoak eta, batez ere, seguruagoak izango dira.
Probaldiak 6 hilabeteko iraupena izango du eta, behin emaitzak ikusita, zerbitzu osora hedatu ahal izango litzatekeen aztertuko da. Emaitzak ikuspuntu teknikotik aztertzeaz gain, erabiltzaileen esperientzia ere ebaluatuko da.
Temas
Más en Bilbao
-
“Todos los meses hay altas y bajas, y eso implica que hay que estar constantemente con el ordenador”
-
La construcción rompe moldes: más tecnología, más mujeres y nuevos retos para el sector
-
Kukuxumusu vuelve a Bilbao con una nueva tienda
-
Bakio, Plentzia y Lekeitio encaran el verano con el cartel de casi completo