Bilbok 100.000 euro jaso ditu zirkuko artisten lana bultzatzeagatik
BILBO. Eskualde Garapeneko Europako Funtsak 100.750 euroko dirulaguntza eman dio Bilbori zirkuko artisten lana bultzatzeagatik, "Travesía - Pirineos de circo" proiektuko bazkide eta egitura parte-hartzaile gisa izanda. Ekimen honek zirkuko artisten akonpainamendu metodoak eraldatu eta egokitzea du helburu, gaur egungo egoeratik sortzen diren erronka berriei erantzun ahal izateko.
Proiektu honetan, 2020 eta 2022 artean egingo diren ikuskizunen prestakuntza, sorkuntza eta programazio-egiturak biltzen dira, laguntza-praktika berriak esperimentatzeko, lanbidearteko elkarrizketarekin, bilaketa artistikoarekin, sorkuntzaren eta hedapenaren arteko artikulazioarekin eta eragileen, artista berrien eta onartuen arteko elkartasunarekin.
"Travesía - Pirineos de circo" lankidetza-proiektu bat da, eta Europar Batasunak %65 finantzatu du Eskualde Garapeneko Europako Funtsekin, Interreg V-A Espainia-Frantzia-Andorra Programaren bidez (POCTEFA 2014 2020)
Ekimena zirkuko arteetarako mugaz gaindiko lankidetza ekimenaren barruan kokatzen da, eta zortzi bazkidek osatzen dute, Pirinioetako bi aldeetako entitate publiko eta pribatuak direnak. Bazkideen artean, unibertsitateak daude, hala nola Toulouseko Jean Jaurés, saiakera- eta sorkuntza-lekuak eta -fabrikak, hala nola La Grainerie edo Central del Circ, baita zabalkunde-guneak eta eremu publikoko erakundeak ere, Bilboko Udala bezalakoak. Honek, urtero antolatzen ditu Bilboko Kalealdia, kaleko antzerki eta arteen jaialdia, eta Zirkualde, zirkuko arteei buruzko jaialdia.
Temas
Más en Bilbao
-
En imágenes: la Ertzaintza carga en Bilbao contra activistas de la Global Sumund Flotilla
-
Desembarco desde Burdeos a Bilbao por carretera: "Hemos hecho seis horas de viaje en bus"
-
Bilbobus ofrece servicio de lanzadera este domingo por el Surne Bilbao Basket-Bàsquet Girona en el Bilbao Arena
-
El ‘asesino de las citas’: ni “tonto” ni “genio maquiavélico”