53 proposamen aurkeztu dira Bilbao Gazte Balioak Martxan sarietarako
BILBO. 53 proposamen aurkeztu dira Bilbao Gazte Balioak Martxan sarietarako. Proposamenak hiriko gizarte ingurunea hobetzeko dira. Sariak bi kategoriatan banatzen dira. Epaimahaiak 5 ekimen hautatuko ditu bakoitzeko. Sarituek 3.000 euro jasoko dituzte proiektua garatzeko.
GJH, GARAPEN JASANGARRIAREN HELBURUAK
Bigarren edizio honetan, proiektuek zerikusia izan behar dute Nazio Batuen 2030 Agendako garapen jasangarriaren helburuekin.
Nazio Batuen Erakundeak garapen jasangarrirako adierazitako 17 helburu ia guztiak jasotzen dituzte aurkeztu diren 53 ekimenek. Kopuruari begiratuta, nabarmenak dira jasangarritasun sozialaren ideia indartzen duten 13 proposamenak; gero datoz emakumezkoen eta gizonezkoen arteko desparekotasuna desagerrarazi nahi duten 9 ekimenak, kalitatezko hezkuntza hobetu nahi duten 8 ekimenak, eta ekoizpen-sistema eta kontsumo arduratsuagoaren aldeko 7 proposamenak.
Bilboko gazteak era askotakoak direla argi geratzen da proiektuetarako proposatzen dituzten espazioetan eta diziplinetan. Hain zuzen ere, proiektu horiek unibertsitateekin lotutako ikerketa-espazioak, musikarekin, dantzarekin, ikus-entzunezkoen ekoizpenarekin lotutako proposamen artistikoak eta sentsibilizazio eta aktibazio sozialerako esperientziak dira.
Gazteek Bilbao Gazte Balioak Martxan sarien bigarren edizio honetan eman duten erantzunak erakusten du haien sormena, ideiak sortzeko eta proiektuak zuzentzeko gaitasuna eta Bilboren orainarekin eta etorkizunarekin daukaten konpromisoa.
EPAIMAHAIA
Epaimahaia hiru lagunek osatuko dute: bat, Bilboko Udalaren Gazteria eta Kirol Saila ordezkatuz; beste bat, Deustuko Unibertsitatekoa, Bilbao Balioen Hiria agiria idatzi zuen taldearen izenean; eta, beste bat, Euskadiko Gazteriaren Kontseilukoa (EGK).
Saritutakoak hautatzeko, epaimahaiak irizpide hauek beteko ditu:
- sormena, originaltasuna eta izaera berritzailea,
- proiektua edo ideia gauzatzeak gizartean duen eragina eta interesa,
- sustatzaile gazteen lidergoa, ekimena diseinatu eta gauzatzeko prozesuan,
- gizartearen parte-hartzea, ideia diseinatzean edota gauzatzean,
- proiektuaren kalitate teknikoa
- eta proiektuaren bideragarritasuna.
Más en Bilbao
-
La noche de Bilbao contará con una nueva sala de fiestas
-
¿Cuánto pagará por la tasa de basuras una vivienda de la Gran Vía? ¿Y una de Iturrigorri?
-
Bilbao compra un local de Kutxabank en Santutxu para instalar una comisaría
-
Los bilbainos pagarán un 45% más por la tasa de basuras para asumir el coste del servicio