BILBO. "Umeentzako gabonetako gida 2018" martxan jarri dute gaur Bilbon eta urtarrilaren 6ra arte iraungo du. 345 aisialdi aukera baino gehiago eskeintzen dituen programak urtarrilaren 6ra arte izango da abian. 345 aisialdi aukera baino gehiago eskeintzen dituen programa 3 eta 13 urte bitarteko umeei zuzenduta dago.

On line bilatzaile bat da, Udalaren web orrian eskaintzen dena (www.bilbao.eus). Aplikazio honek aukera ematen die familiei Gabonetan eta Urian 3 eta 13 urte bitarteko adingabeentzat eskainiko diren aisialdiko jarduerei buruzko informazioa biltzeko.

Guztira, umeentzako aisialdiko 345 aukeren gainean bil daiteke informazioa; 81 programatan daude jasota, eta 23 entitatek antolatuta. Aplikazio erraza da, aukera ematen duena bilaketa arin bat egiteko hainbat irizpideren arabera, hala nola adina, hizkuntza edo entitate antolatzailea, eta informazioa biltzeko jakitearren non, zer ordutan eta zer preziotan eskainiko diren jarduerok, besteak beste.

Udalak “Umeentzako Gabonetako Gida 208” argitaratu zuen duela hamar urte lehen aldiz, eta duela 6 urte, sarean jarri zuen eskura, eta, harrezkero, tresna hau finkatu egin da, 50.000 ikustaldi baino gehiagorekin.

Bilboko Udalaren helburua da familiei aukera ematea beren aisialdi antolatzeko eta informazioa biltzeko ahalik eta modurik zehatzenean, jakitearren zer aukera dagoen etxeko txikienek bakarrik edo familian goza dezaten, eta, hala, jardueren erdia baino gehiago familientzat dira, hain zuzen, % 60.

Aplikazio honetan, informazioa biltzen da 345 jarduerari buruz, zeinak erakunde publikoek antolatu edo lagundu baitituzte; hain zuzen, 2018ko abenduaren 17tik 2019ko urtarrilaren 6ra arte gauzatuko dira, eta 3 eta 13 urte bitarteko umeentzat eta familia osoarentzat prestatuak dira.

Eskaintza oso zabala da, eta museo, antzoki, kirol, teknologia, moda, sukaldaritza eta abarrekin zerikusia duten jarduerak biltzen ditu, bai eta beste ekitaldi usadiozko batzuk ere, hala nola Olentzeroren kalejira, Erregenetako Kabalgata, ipuin kontalariak, jaiotzak, izotzezko pistak edo txirristak, besteak beste.

Jarduera kopuru handiena abenduko azken asteburuan izango da, abenduaren 24a eta 29a bitartean, eta abenduaren 27an eta 28an, hain zuzen, izango dira umeentzat programatutako jarduera gehien, 63, preseski; hau da, gidaren 2018ko argitaraldi honetan jasotzen diren jardueren % 18,4. Hurrengoa, urtarrilaren 3a da, Gabonetako jarduera guztien % 8 biltzen baita egun horretan.

Gidan, beraz, Bilboko Udalak antolatutako umeentzako aisialdi-programa jasotzen da. Eskaintza askotarikoa da, gustu guztietarako, baina poltsiko guztietarako ere bai: udalaren jarduera horietako % 63 doan dira, edo haien kostua 5 euro baino txikiagoa da; % 21, 5 eta 10 euro artekoak dira, eta % 2 bakarrik dira 20 euro baino garestiagoak.

Gabongune eta Gabonkide: 5 eta 11 urte bitarteko umeak pozik jostatuko dira eta lagun berriak egingo dituzte, eta, aldi berean, berdintasuna, errespetua eta sormena moduko baloreak ikasi eta landuko dituzte. Bi ekimen horien xedea da adingabeak hurbilaraztea Urian diren era bateko eta bestek o arte-moduetara eta era bateko eta besteko tradizio eta kulturetara. Bi programa horiek Sánchez Marcos ikastetxean gauzatuko dira, Zazpi Kaleetan (Belostikale, 23), eta Bego, Irala, Otxarkoaga, Deustu, Zorrotza eta Castañosko udaltegietan. Guztira, 372 ume izango dira, Gabongune eta Gabonkide jarduerez gozatu ahal izango dutenak.

#Gaztekluba Gabonak: Bilboko Udalaren programa berri bat da, aisialdiko 25 jarduera baino gehiago eskaintzen dituena 12 eta 17 urte bitarteko gaztetxoentzat. Guztira, 750 plaza izango dira parkour, jugger edo saskibaloia moduko kiroletan jolasteko. Moda- edo sukaldaritza-lantegiak ere izango dira, eta musika eta bideo-jokoen jaialdiak ere bai. Horrez gain, bi txango antolatu dira Bilbotik kanpora joateko: Astúnera bat, umeek gaua igarotzeko eta eskiatzeko, eta Donostiara bestea. Badira leku batzuk oraindik, azkenak.

Zeu moldatu!!!: Teknologia lantegiak 8 eta 11 urte bitarteko 320 umerentzat; musika elektronikoa sortzen ikasiko dute, robot bat programatuko, eta dronei hegan eragingo. Jarduera hauek Abando eta Basurtoko udaltegietan gauzatuko dira. Badira leku batzuk oraindik, azkenak 7 urtetik beherako umeak dituzten familiek aukera dute oraindik musikaz lagundutako ipuinak entzuteko: 3 saio geratzen dira, hasieran programatutako 6etatik. Bilboko Udalaren helburua jolas-, kultur- eta aisia-guneak eskaintzea da, familiek kalitatezko aldiak parteka eta goza ditzaten. Errekalde eta Abandoko udaltegietan izango dira saioak. Saio bakoitzak 25 umerentzako eta familiako heldu batentzako lekua izango du. Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea

#BilbaoGabonak izen orokorrarekin, Bilboko Udalak abian jarri du aurten proiektu aitzindari bat, Uria, arian-arian, kultura-, aisialdi- eta merkataritza-jarduerazko erakarpen-gune garrantzitsu bat bihur dadin, baita Gabonetan ere.

2018an, ekitaldi handien urtea izan zen, eta Bilbori ezagutza aitortu zitzaion Europako Hiririk Onena legez, eta, hala, urtea bururatu nahi da beste ekimen batekin, egun berezi horietan uria argiz eta protagonismoz betetzearren. Proiektu horrek, atzenean, jendea erakarri nahi du, bai bertakoa bai inguruetako, eta Estatuko eta atzerriko turistak ere bai, merkataritza mobilizatu nahi du, negozioak, kalitatezko kultur- eta aisialdi-programazio bat eskaini?eta Bilbo bihurtzea uri magiko eta erakargarri bat Gabonetan.

Alde horretatik, eta Europako beste uri ospetsu batzuetako ereduari jarraituz, aurten ere, Bilbok indartu egin du Gabonetarako proiektua, eta berrikuntzak sartu ditu, urian izango diren 400 kultur jarduerei gehitu beharrekoak: Areatzan eta Erripa kaian, Gabonetako Azoka izango da, helduentzako eta umeentzako aisialdi gune bat, lehen aldiz txirrista bat izango duena, bai eta “izotz ekologikozko pista” bat ere, eta, halaber, argiztapen eta apainketa berriak, deigarriagoak, bereziagoak.