BILBO. Hiru lan-poltsa berrirako deialdia ireki du Bilboko Udalak eta plazen hautaketa-prozesua martxan dago jada. Menpeko, ofizioetako ofizial eta administrarien plazak dira eskaintzen direnak.

Eskariak aurkezteko epea 10 egun baliodunekoa da abenduaren gaur hasita.

Hiru kasuetan, eskariak Udalaren web orrian (https://ope.bilbao.eus) ezarritako prozedura elektronikoaren bidez egin daitezke, helbide elektroniko horretan dagoen eredu ofizialean. Helbide horretan, deialdiaren oinarriak ere kontsultatu daitezke.

Era berean, Erregistro Bulego lagungarria jarriko da Aznar eraikinean (Venezuela plaza, 2-5. solairua- Bilbo). Bertan, ordenagailuak eta eskariak betetzeko beharrezkoak diren baliabide teknikoak jarriko dira. Ordutegia: 09:00-13:00, astelehenetik barikura.

Era berean, eskaerak Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 Artikuluak zehaztutako moduan aurkeztu ahal izango dira.

Lan-poltsa bakoitzerako hautaketa-prozesuak bere baldintzak ditu.

Administrariaren plazarako, eskari-egileak honako tituluren bat eduki behar du: Batxilergoko titulu ofiziala edo teknikoa. Horrez gain, IT Txartelaren ziurtagiri hauek:

1.- Word XP edo ondorengoa, aurreratua.

2.- Excel XP edo ondorengoa, oinarrizkoa. Excel XP edo ondorengo aurreratua izateak Excel XP edo ondorengo oinarrizkoaren Ziurtagiriaren aitorpena dakar prozesu honen ondorioetarako

Menpekoen plazetarako IVAPen euskarazko 2. hizkuntza-eskakizuna edo baliokidea eduki behar da. Ofizioetako ofizialerako, berriz, eskari-egileak Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) graduatuaren titulua eduki behar du.

Hiru kasuetan bete behar dira deialdiaren oinarri orokorretan eta berezietan ezarritako gainerako baldintzak.