BILBO. Euskaldunak Bilboko Txistulari Bandaren kontzertu berezienetako bat jasoko du asteazkenean, abenduak 19. Euskalduna Jauregiko A1 aretoan, arratsaldeko 19:30etatik aurrera, Bandak, 2018 urtea agurtuko du Ahotsak Abesbatzarekin batera eta Toti Martínez de Lezearen laguntzaz. Idazle, gidoilari, itzultzaile eta antzezlea?

Totik, euskal ipuinak, kondairak eta tradizioaren bidez, kontzertua gidatuko du. Elkarrekin Gabonetako programa berezi batekin agurtuko dute urtea. Eguberriko “Horra Mari Domingi”, “Zatozte kristauak”, “Din, Dan, Don” eta “Olentzero”, doinuez gain, bestelakoak ere entzuteko aukera izango baita, besteak beste: Marin Maraisen “Suite” Xabier Otaolearen moldaketekin, Josu Elberdinen “Jubilate Deo”, Gabriel Olaizolaren “Haurtxo seaskan” eta Eva Ugalderen “Kixmi”, obra gehienak Josu Elberdin moldatutakoak. Sarrerak 2 € koa izango dira eta aurreko kontzertuak ez bezala, emanaldi hau Euskalduna Jauregiko A1 Aretoan izango da.

2019ko denboraldia, Suakai taldearen “Sustraiak” izeneko ikuskizunarekin hasiko da, urtarrilaren 9an. “Sustraiak” alde egin eta inoiz etxeratuko ez zen gizon baten kontakizuna da, musikarekin joan zen, itzultzeko? Musika herrikoia eta honen bilakaeran zehar iraganera bidaiatu, ahaztuak dauden erritmoak gogoratuz, galdutako doinuak, ikuspegi desberdin eta eguneratu batekin orain berreskuratuak. Elkarri lotzen diren istorioak, amaierarik ez duten ipuinak, alde egin behar izan zuen gizon baten kontakizuna. Horrela... sustraiak ahaztu ez daitezen. Ikuskizuna diziplina bi batzen dituena, musika eta antzerkia.

AHOTSAK ABESBATZA (ZUZENDARIA, MIREN BERNAOLA)

Bilbao Musika “Ahotsak” Abesbatzak, gaur egun 60 abots afizionatuz osatua, 2004-2005 ikasturtean hasi zen bere ibilbidea. Beraien hitzetan: “kantazale ginen eta hortan jarraitzen dugu. Hasierako proiektu hartan murgildu ginenok ilusio bera mantentzen dugu, dakiguna eskeiniz, eta, truke, askoz gehiago hartuta. Ahots soilak izatetik talde trinkorantz goazela. Galdakaoko “Máximo Moreno” Musika Eskolako abesbatzarekin, Sestaoko Musika Eskolako Abesbatzarekin, Amurrioko Musika Eskolako “Hasperen“ abesbatzarekin, Zornotzako “Alaiak” abesbatzarekin, Portugaleteko “Salazar” abesbatzarekin izan ditugu kontzertuak. Baita Euskalduna Jauregian, Bilboko Udal Bandarekin, Sorozabalen “Gernika” obran, eta Bilbao Musika Eskolako hainbat ekintzetan ere parte hartzen dugu”. Egungo zuzendaria Miren Bernaola da.

BILBOKO UDAL TXISTULARI BANDA

Gaur egun hauek dira Bilboko Txistularien Bandako partaideak: Garikoitz Mendizabal (Zuzendaria), Idoia Kareaga, Gorka Zabaleta, Sabin Bikandi eta Asier García. Urte hauetan aukera izan dugu bi ezaugarri gutxienez antzeman ahal izateko: saioen kalitatea batetik, eta, bestetik, saio bakoitza besteetatik ezberdintzeko egindako ahalegina.

Bidebarrieta Kulturgunean zenbait emanaldi egin ondoren, Euskalduna Jauregian kontzertu-zikloa antolatzen hasi ziren eta gaur egun zikloak indartsu jarraitzen du; bertan, txistularien bandaren saioekin batera goi mailako profesionalekin eta taldeekin lankidetzako saioak uztartu dituzte.

Bandak baditu sei diska eta DVD bat kaleratuak: “Bilboko Udal Txistu Banda” (2004); Alos Quartet Harizko Laukotearekin “Harizko Txistua”(2006); “Hala ere” (2007) Kepa Junkera, Pello Ramírez, Aitor Furundarena, Iñaki Salvador, Marijose Arregi eta Xabi Zabalaren laguntzaz; “Bihurrikeritan” (2008) txistularien errepertorio birtuosoa biltzen zuena; “Kantari Gabonetan” (2010) Leioako Kantika Koralarekin; “Plazan” (2014) romerietako eta dantzaldietako musika-lanekin; eta azkena, “X Urte, hamaika lagun” (2015) DVDa heuren hamargarren urteurrena ospatzeko.