BILBO. Zirku garaikide batek Errekaldeko barrutiak bisitatuko ditu gabonetan. Bilboko Kultur gabonak programaren barneko ekitaldiak dira ostiral honetatik aurrera eskainiko direnak Errekaldeko, Iralako eta Uretamendiko udaltegietan, abenduaren 14tik aurrera, hain zuzen.

Errekaldek emango dio hasiera programazioari ostiral honetan, abenduaren 14an, Jean Philippe Atchoum artista eta mago frantsesaren ikus-entzule guztientzako “. Nazioartean ospe handia duen artistak globoak erabiltzen ditu beti bere ikuskizunetan. Globo eskulturagile paregabea da, formatu guztietan, eta etengabe ari da berriztatzen. Bere sormena ia mugarik gabea da, eta, ondorioz, globoflexiaren munduko erreferentziazko sortzaileetako bat da. Horrela, 90eko hamarkadaren amaieratik, sariak lortu ditu Nazioarteko Magia eta Globoflexia Lehiaketetan. Jean Philippe Atchoum-ek Errekaldeko Udaltegian eskainiko du bere ikuskizuna, 19:30etik aurrera.

Abenduaren 20an Nando Canecaren (Fernando Ateca) “” lanaren txanda izango da. Ibilbide eroan zirkua, magia, jestuen antzerkia eta inprobisazioa uztartzen ditu. Artista horrek Dagon Dagoll edo Circo Quimera konpainiekin egin du lan, eta Los Caneca bere konpainiarekin Estatuko, Europako, Mexikoko eta Estatu Batuetako hainbat lekutan aritu da.

Abenduaren 28ko ikuskizuna Cia. Kicirke izenekoak eskainiko du, eta jolas dibertigarria proposatuko du, zirkuaren eta musikaren bitartez. Kapelekin egindako malabarrak, pieza komikoak, musikalak eta ezinezko orekak aulkiak, maletak eta kopak erabiliz. Objektu horiekin, pertsonaia karismatiko horrek egoera dibertigarriak eta kuttunak sortuko ditu, lehen unetik ikus-entzuleen partaidetzarekin.

Errekaldeko Udaltegiko programazioa Zirika Zirkus konpainiaren emanaldiarekin osatuko da, urtarrilaren 3an. Konpainiak, ikus-entzule guztiei zuzendutako “” ikuskizuna eskainiko du.Konpainia bera arituko da hurrengo egunean Uretamendiko Udaltegian “, erritmo handiko emanaldia, charlestona eta zirkua uztartzen dituena, akrobaziaz betetako uneekin eta zuzeneko musikarekin eta, guztia osatuz, umore asko, zelan ez.

Programazio berezi horren barruan 5 urtetik gorako umeentzako tailer bat ere eskainiko da, Trakamatraka taldearen eskutik. Urtarrilaren 2an izango da, arratsaldeko 18:00etatik aurrera, Iralako Udaltegian. Tailerra, mundu berriak aurkitzeko bidaia izango da, birziklapena mundu hoberako bidea dela jabetuz. Horrela, birziklatutako materialak edo etxean egunero izaten ditugunak erabiliz, jardueran parte hartzen duten umeak musika-tresnen eraikuntzan murgilduko dira, baina, aldi berean trebezia, irudimena, ingurumenaren aurreko kontzientzia eta sormena landuz. Jarduera guztiek sarrera librea izango dute, aretoko leku guztiak bete arte.

#BILBAOGABONAK izen orokorrarekin Bilboko Udalak proiektu pilotua jarri du aurten abian; proiektu honen helburua apurka-apurka Hiribildua gune erakarle garrantzitsu bihurtzea da, baita Gabonetan ere.

2018 hau ekitaldi oso garrantzitsuen urtea izan da eta Bilbo Europako Hiririk Onena aintzatetsia izan da; horregatik, urtea ekimen desberdin eta berezi batekin amaitu nahi izan dugu, egun hauetan hiriari argia eta protagonismoa emango dizkionak. Proiektu honen atzean jendea erakartzearen, hala bertakoa nola alde mugakideetakoak eta estatuko zein atzerriko turistak, merkataritza eta negozioak mugiaraztearen? erronka dago eta Bilbo Gabonetan hiri magikoa eta erakarlea izatea lortzea.

Europako beste hiri nagusi batzuetan garatzen den ereduari jarraituz, aurten Bilbok berrikuntzekin sendotu du Gabonetarako bere proiektua eta horiek hirian aurreikusi diren 400 jarduera baino gehiagori batzen zaizkie:Gabonetako Azoka bat, helduentzako eta umeentzako aisialdiko gune bat, lehenengoz “izotz ekologikozko pista bat” eta txirrista bat eskaintzen dituena, argi eta apaingarri berriak, deigarriagoak eta originalagoak.