BILBO. Euskal Soziolinguistikako Jardunaldien hamargarren edizioa Bilbon egingo da aurten. Hain zuzen ere, bihar, azaroak 6, EHUren Bizkaia Aretoan.
Jardunaldiari hasiera emango diotenak hauek dira: , Bilboko Udaleko Euskara eta Hezkuntza Saileko zinegotzia, , EHUko Euskara errektoreordea eta Soziolinguistika Klusterraren lehendakaria.
Jardunaldiak aukera emango du euskararen biziberritzearen inguruan aurrera eramaten ari diren ikerketa, berrikuntza eta garapen proiektuak zenbait eratan ezagutu eta lantzeko.
Hizkuntzen bizitasuna eta etorkizuna bermatzeko baldintzei dagokienez, berariazko ikuspegia behar du ingurune digitalak. Hizkuntza komunitate bakoitzak bere modura erantzun dio testuinguru berrietara egokitzeko etengabeko erronkari. Erantzun horien arabera beren bizitasuna indartu edo arriskuan jartzera heldu diren hizkuntzak daude munduan. Hala, jardunaldi honetan nazioarte mailako joera nagusien berri izateko aukera egongo da, arloaren ezagutza zuzena dutenen ahotik. Alde batetik, nazioarte mailan gaia ikertu eta lantzen duten aditu erreferentzialak izango dira; eta bestetik, euskararen kasua erarik sakonenean ezagutzen duten bertako eragileak.
Programa zenbait gairi buruzko eta era guztietako formatuetako saioek osatuko dute. Gai bat da gailentzen dena: hizkuntzen bilakaera ingurune digitalean. Doktorea (Budapest, 1957) mundu mailako erreferentzia da hizkuntzen bizitasun digitalari dagokionez. Munduko hizkuntzen gehiengo handia heriotza digitalaren arriskuan dagoela adierazi izan du eta hau saihesteko gakoak zeintzuk diren azalduko du bere hitzaldian. Ingelesez hitz egingo du Kornaik eta euskarara interpretazio zerbitzua eskuragai izango da behar dutenentzat.
Jarraian, lehen saio horri lotuta, euskararen inguruan lanean diharduten hainbat eragileren txanda izango da. Euskararen Aholku Batzordeko IKTen lantaldea, PuntuEUS Fundazioa, Euskal Wikilarien Elkartea, IXA taldea, Elhuyar Fundazioa eta Deustuko Unibertsitatea zein Udako Euskal Unibertsitatearen ikuspegiak ezagutzeko aukera izango da hamarna bat minutuko aurkezpenetan.
Jardunaldian izen emandakoen parte hartze zuzenerako tarte zabala ere eskainiko da egitarauan. Aldibereko lau tailer egingo dira:
- Hizkuntzen erabileren eta bestelako faktore sozialen arteko lotura aztertzekoa.
- Lurralde bateko hizkuntza dibertsitatea nola eraman mapetara (Gipuzkoako kasuan oinarritua).
- Esparru lokalean hizkuntz aktibaziorako giltzarriak.
- Eta azkenik, segida emango diena goizeko aurreneko saioei, euskarak ingurune digitalean dituen erronkei buruzkoa (Azkue Fundazioak gidatua).
Lantegi hauek Euskal Soziolinguistika Jardunaldian bildutakoen ezagutza eta ikuspegi aniztasuna baliatzeko gune bezala planteatu dira. Elkarrekin sortu eta martxan dauden proiektuetan ekarpen kolektibo bat egiteko guneak izango dira.
Arratsaldean, lehen aldiz, Hausnartu Sarien banaketa Euskal Soziolinguistika Jardunaldiaren egitaraua txertatuko da. Hausnartu Sariak euskal soziolinguistika esparruko lanik onenak saritzen dituen lehiaketa da. Urtero, euskara eta gizartea gai hartzen dituzten ikerketa, azterketa eta hausnarketa lanak saritzen dira. Zenbait arlotatik proposatutako lanak ere izan daitezke: soziologiatik, hizkuntzalaritzatik, zientzia politikoetatik, psikologiatik, antropologiatik edo komunikazio-zientzietatik, besteak beste.
2018ko edizioko saria t izango da “” izeneko lanarengatik. Lehiaketaren bigarren saria da eta hirugarrena, berriz, . Horrez gain, saridunek beren lanen aurkezpena egingo dute primizia moduan.
Arratsaldeko bigarren saioan Soziolinguistika Klusterra aurrera eramaten ari den zenbait proiektutatik ateratako hausnarketak, ideiak, tresnak eta ikasgaiak modu arinean aurkeztuko dira. Saioaren helburua da abian dauden proiektuen lagin txiki bat erakutsi eta hauen bidez eskuratzen diren emaitzak balioan jartzea.
Euskararen garapen sozialaren ikergunea da Klusterra. 2004an sortu zen eta ordutik honako ibilbidean ikerketa-esperientzia, harreman-sarea eta ezagutza sortzen eta metatzen joan da. Bere xedea da ezagutza soziolinguistikoa sortzea eta kudeatzea euskara biziberritzeko prozesuaren erronka, interes eta beharrei erantzuteko. Horretarako, bazkide, erakunde publiko, gizarte eragile, zientzialari eta bestelakoekin elkarlanean proiektuak garatzen ditu, ezagutza teorikoaren eta arlo aplikatuaren arteko zubiak eraikiz.