BILBO. Bilboko Txistulari Bandak Euskalduna Jauregian emango du bere hirugarren kontzertua asteazken honetan eta Nafarroako goi mailako musika kontserbatorioko ikasleekin batera egingo du agerraldia.

Garikoitz Mendizabal zuzendariak, Idoia Kareagak, Gorka Zabaletak, Sabin Bikandik eta Asier Garcíak txistua protagonistatzat duen musikarik onenaz gozatzeko aukera paregabea luzatuko diete entzuleei.

Jada ohikoa den bezala, ikuskizuna, Euskalduna Jauregiko A3 aretoan izango da, 19:30etan eta sarrera 2 eurokoa izango da. Ikus-entzuleek honako obra ezagunekin disfrutatzeko aukera izango dute: Jesús Guridiren “Mendiko soinuak”, José Mª González Bastidaren “Pastoral”, Jose Ignazio Ansorenaren “Kurruxko”, “Pixkanaka” eta “Antton”, Luis Urteagaren “Gure abestiak”, Eusebio Basurkoren “Artzain kantak” edo Gerardo Butrónen “Pello Joxepe”.

Kontzertu honen ostean, Banda abenduaren 4an, martitzena, bueltatuko da eszenatokietara Oinkari Dantza taldearekin batera. Oraingo honetan, ikuskizuna Euskalduna Jauregiko A1 Aretoan izango da. Nahiz eta beti izan duen kontuan nolako lotura duen tradizioarekin (musika, kantua eta dantza), Oinkari taldea koreografien eta fusioaren munduan murgildu da. Koreografiak oraingo kantekin sortu ditu, baina euskal dantzetan erabiltzen diren pausoetan oinarriturik.

Gaur egun hauek dira Bilboko Txistularien Bandako partaideak: Garikoitz Mendizabal (Zuzendaria), Idoia Kareaga, Gorka Zabaleta, Sabin Bikandi eta Asier García. Urte hauetan aukera izan dugu bi ezaugarri gutxienez antzeman ahal izateko: saioen kalitatea batetik, eta, bestetik, saio bakoitza besteetatik ezberdintzeko egindako ahalegina.Bidebarrieta Kulturgunean zenbait emanaldi egin ondoren, Euskalduna Jauregian kontzertu-zikloa antolatzen hasi ziren eta gaur egun zikloak indartsu jarraitzen du; bertan, txistularien bandaren saioekin batera goi mailako profesionalekin eta taldeekin lankidetzako saioak uztartu dituzte.

Bandak baditu sei diska eta DVD bat kaleratuak: “Bilboko Udal Txistu Banda” (2004); Alos Quartet Harizko Laukotearekin “Harizko Txistua”(2006); “Hala ere” (2007) Kepa Junkera, Pello Ramírez, Aitor Furundarena, Iñaki Salvador, Marijose Arregi eta Xabi Zabalaren laguntzaz; “Bihurrikeritan” (2008) txistularien errepertorio birtuosoa biltzen zuena; “Kantari Gabonetan” (2010) Leioako Kantika Koralarekin; “Plazan” (2014) romerietako eta dantzaldietako musika-lanekin; eta azkena, “X Urte, hamaika lagun” (2015) DVDa heuren hamargarren urteurrena ospatzeko.

EUSKALDUNA JAUREGIA, 2018ko azaroaren 7an, 19:30etan

  • Boleras, Ildefonso Lizarriturri
  • Mendiko soinuak,Jesús Guridi
  • Pastoral, José Mª González Bastida
  • Minueto, Pedro Fernández de Aguirre
  • Kurruxko, Jose Ignazio Ansorena
  • Pixkanaka,Jose Ignazio Ansorena
  • Antton,Jose Ignazio Ansorena
  • Sorgin dantza, Eduardo Mokoroa
  • Arizkungo sagar dantzaHerrikoia (Mold.: J.I. Ansorena / S. Bikandi)
  • Banango zaharraHerrikoia (Mold.: J.I. Ansorena / S. Bikandi)
  • Gure abestiak,Luis Urteaga
  • Artzain kantak, Eusebio Basurko
  • Pello Joxepe, Gerardo Butrón
  • Zuzendaria eta txistu lehena: Garikoitz Mendizabal
  • Bigarren txistua: Idoia Kareaga
  • Silbotea: Gorka Zabaleta eta Sabin Bikandi
  • Atabala: Asier García
  • Ainara Martínez Ramírez
  • Iker Larrauri Delika
  • Jon Heras Zearra