Síguenos en redes sociales:

Hamar ikaslek “Casilda Iturrizar Andrea - Epaltzaren Alarguna” beka jasoko dute

6 mutil eta 4 neska dira gaur Juan Mari Aburto Alkatearen eskutik beka jaso dutenak

Hamar ikaslek “Casilda Iturrizar Andrea - Epaltzaren Alarguna” beka jasoko dute

BILBO. Hamar ikaslek “Casilda Iturrizar Andrea - Epaltzaren Alarguna” beka jasoko dute. 6 mutil eta 4 neska dira gaur Juan Mari Aburto Alkatearen eskutik beka eta hezkuntza-bikaintasuna ziurtatzen dien diploma jaso dutenak.

Batxilergoa, lanbide-heziketa eta horien osteko unibertsitate-ikasketak egiteko Bilboko ikastetxeetako ikasle bikainentzako laguntza ekonomikoak dira. Onuradunak aukeratzeko oposizioaren prozedura erabiltzen da.

Aurten Bilboko 38 ikastetxetako 219 neska-mutil aurkeztu dira hautaketa-probetara. Gaur Bilboko Udaletxeko Arabiar Aretoan banatu diren 10 bekak eskuratzeko bost ariketa egin behar izan zituzten ekainean: Gaztelania eta Literatura, Euskara, Atzerriko Hizkuntza, Matematika eta Geografia eta Historia.

Aurten hauek izan dira bekadunak:

Iñaki Edorta Ruiz de Gordejuela Agirre (Jesuitak Indautxu LBHIP)

Nahia Carmona Molina (Artxandape Ikastola LBHIP)

Iker Somozas Escudero (Begoñazpi Ikastola LBHIP)

Mikel Magariños Arnal (San Inazio BHI)

Mikel Iriarte Villanueva (Pureza de María LBHIP)

Lydia Angulo Fernández (Pureza de María LBHIP)

Itxaso Hernández Costoya (Solokoetxe BHI)

Uxue Esparta Sarasketa (Begoñazpi Ikastola LBHIP)

Leire Hervella Barrio (Berrio-Otxoa LBHIP)

Lili Adela Aldekoetxea López-Linares (Kirikiño Ikastola LBHIP)

MENDEA BETE DUTEN BEKEK

Bilboko Udalak, Casilda Iturrizar ? Epaltzaren Alargunaren beken bidez, emaitza akademikorik onenak lortu dituzten ikasleen bikaintasuna saritzen du, hain zuzen, batxilergoa, heziketa-ziklo zein unibertsitate graduak egiteko.

Bekak eskuratu ahal izateko, DBHko 3. mailan gutxienez 8,5eko batez besteko nota izan behar dute ikasleek eta ondoren, egoera berean dauden beste ikasle batzuekin lehiatu. 10 ikaslerik onenei ematen zaizkien bekak hurrengo urteetan ere jasotzeko, laguntzaren xede izan den ikasturtean “oso ondo” kalifikazioa edo horren baliokidea lortu behar da. horiek eskuratzeko.

Azken urteetan hazi egin da beketara aurkeztu diren ikasle kopurua. 2007an 90 ikasle aurkeztu ziren eta aurten 219. 10 urte hauetan % 140koa izan da hazkundea. Horrek agerian uzten du Bilboko heziketaren bikaintasuna. Baina bekek mendea beteta dute.

Casilda Iturrizar, Epaltzaren Alarguna izenez ere ezaguna, Bilbon jaio zen 1818an. Bilbotar ongilea izan zen 1900ean hil zen arte. Uriko eskola publikoetako ikasleek ikasketetan sakontzeko funts bat sortu zuen. 1900. urtean hil zenean, uriak ongileari esker ona agertzeko monumentu bat egiteko proposamena egin zen, ongintza eta herritarren heziketa sustatzen egindako ahaleginaren esker ona erakusteko. Era berean udalari eskatu zioten urtean 500 pezeta emateko uriko eskola publikoetako lau ikaslerik bikainenei. Horrela sortu ziren Epaltzaren Alargunaren Sariak.

Hiru urte geroago, Bilboko Industri Ingeniarien Eskolaren Patronatuaren Batzak urte berean sortutako hamar beketako bost udalaren esku uztea erabaki zuen. Bekadunek doan zuten matrikula eta udalari askatasuna eman zioten bekak emateko baldintzak erabakitzeko.

Udalak eskaintza onartu zuen eta 1904an araudia onartu zuen uriko eskola publikoetako ikasleei bost beka emateko, hain zuzen, Industri Ingeniariaren karrera egiteko. Udalak eskolara sartzeko gastuak eta liburuak erosteko gastuak hartu zituen bere gain.

Bekadun horiek Epaltzaren Alargunaren Sariak irabazi zituztenak ere izan zitezkeen. 1905ean Arte eta Lanbideen eta Langilezainen Eskolara ere hedatu zen beka, eta 1909an Oinarrizko Magisteritzara eta Merkataritza Ikasketetara.

Udalak gastu hauek hartzen zituen bere gain:

Ingeniarien Eskolan sartzeko aldez aurreko gaiak gainditzeko prestakuntza ematen zuen irakasle edo akademia partikularraren ordainsariak.

Ikasketetarako beharrezkoak ziren liburuak eta tresnak.

Gastu akademikoak eta administrazio-arlokoak, horiek doakoak izatea ez bazegoen Ingeniarien Eskolaren esku.

Titulua emateko gastuak.

Lehiaketa bidez ematen zituzten bekak. Hamar urtetik gorako uriko oinarrizko eskola publikoetako ikasle txiro guztiek zuten aurkezteko aukera, eskolan egoteko arauzko adina baldin bazuten.

1920an, udalak bekak edukitzeko baldintzetan jasotako pobrezia-egoeran jarraitzen zuten egiaztatzeko eskubidea zuela jaso zuen.

1930ean udalak 12 beka emateko deialdia egin zuen, lehen hezkuntzako eskola publikoetako ikasleentzat. Pobrezia-egoera egiaztatu beharra zegoen aurkeztu ahal izateko. Batxiler-ikasketa eginda eduki beharra zuten karrera ofizial guztiak egiteko aukera eman zen ordutik aurrera. Hileko zenbatekoa 125 pezetakoa zen ikasketak Bilbon egitekoak baziren eta 200 pezetakoak kanpora joan behar izanez gero.

Bekadunen artean baldin bazegoen gaitasunengatik eta dedikazioagatik nabarmentzen zenik, udalak hari ikasketak handitzeko pentsio-sari bat ematea kudeatzen zuen.

2007. urtetik aurrera Bilboko Udalak bikaintasuna jaso du funtsezko elementutzat bekak emateko, uriko ikaslerik bikainenek laguntza ekonomiko hori eta onarpen publikoa eduki ahal izateko.

Eta beka eskuratu nahi dutenen kopuruak gora egin du nabarmen.