Síguenos en redes sociales:

Bilboko XVI kriskitin lasterketa azaroaren 3an izango da

Lasterketak ONCEko 80. Urteurrenarekin bat egingo du

Bilboko XVI kriskitin lasterketa azaroaren 3an izango da

BILBO. Bilboko XVI kriskitin lasterketa azaroaren 3an izango da. Lasterketa ONCEko 80. Urteurrenarekin bat egingo du. Proba, Bilboko udalak, Bizkaiko Foru Aldundiak, Eusko Jaurlaritzak eta BBK-k lagunduta, 12.00etan hasiko da López de Haro Galtzara Nagusian, Moyuako plaza eta Mazarredo Zumarkaleko gurutzearen artean, ibilbidea kilometro ingurukoa izanik. Izen ematea doakoa izango da 10.00etatik aurrera helmugan instalatutako karpan.

Lasterketa ONCE Euskadiko lurralde Presidenteak, Javier Domínguezek eta Ekintza Sozialeko Zinegotzi delegatuak, Iñigo Pombok aurkeztu dute Bilboko udalean.

“Lasterketaren parte hartzaileek ibilbide motza egin beharko dute. Edonor parte hartu dezake, edozein adin eta baldintza fisikoa dela ere”, adierazi zuen Domínguezek, itsuka korrika egin nahi duenak, lekuko edo soka batez lagunduta eta mozorroa jarrita frogatzeko aukera izango duela argituz. Horrez gain, guztiek eramango dute kriskitin bat modu sinbolikoan eta entzumen-seinale gisa, pertsona itsuak kontuan harturik”.

CEAR EUSKADI, BILBOKO URREZKO KRISKITINA 2018

Amaitutakoan, Urrezko Kriskitina eskainiko zaio CEAR Euskadiri (Errefuxiatuaren laguntza Komisioa Euskadin) ONCEko webgunearen entitate bozkatuena izanagatik “Ihes egin, bizitzeko xedez” spot-agatik. Bertan, emakumezko errefuxiatuak ageri dira, euskal herritarrak sexu ustiapen salerosketaz sentsibilizatzeko helburuarekin. Zentzu horretan, egoera honetan dauden emakumeen imajinarioa aldatzea planteatzen da, errefuxiatuak direla azalduz.

Beste bi hautagaitzak izan dira bozketan alde batetik, Bilbao Basket Fundazioa “Partidu bat, arrazoi bat” ekimena dela eta. Helburua, irabazi asmorik gabeko Elkarteek Bizkaiko lurralde historikoan diharduten lana azaltzea. Endesa Ligan jokatutako norgehiagoken artean, entitate bat gonbidatu egiten da Bilbao Arenan Bilbao Basketen partidu bat ikustera. Bertan, haren lana 10.000 ikusleren aurrean ezagutzera emateko aukera du, Bilbao Basket Magazine aldizkarian agertzeaz gain; halaber, Boluntaren laguntza jasotzen du, azken honek bere hamargarren urteurrena ospatzen duelarik.

Eta bestalde, Durero Estudioak, erliebe bidezko irudien tratamendu eta erreprodukzioa garatzen duen Didu metodologiagatik. Tresna teknologiko, aristiko eta pedagogikoak konbinatuz, irudi digitalak, ikusmenaren bidez ez ezik, ukimenaren bitartez pertzibitzea ahalbidetzen da. Irudiaren mundua islatzen zaie horrela ikusmen eza duten pertsonei, “ikusi ahal izateko ukitu” edo “ukitu beste era batera ikusteko” filosofiari jarraiki.

BILBOKO URREZKO KRISKITINAREN HISTORIA

2002: Fekoor. Bizkaiko Desgaitun Fisiko/Organikoen Federazio Koordinatzailea.

2003. Gorabide.

2004: Bizitegi

2005: Deustuko Unibertsitateko Desgaitasun eta Aisialdirako Katedra

2006: Bilboko udalaren hirigintza-saila.

2007: Bolunta.

2008: Taxiaren Euskal Federazioa.

2009: Nazioarteko Maratoi Erdi Egokitua, Fekoorek antolatua.

2010: Euskadiko Down-en Sindromearen Fundazioa.

2011: Otxarkoagako Prestakuntza Zentroa.

2012: Bilboko Elizbarrutiko Cáritas.

2013: Aspace Bizkaia.

2015: Suhiltzaileen Kultur eta Kirol Elkartea

2016: Bilboko FormArte Elkartea

2017: Erauntsi Surf taldea

2018: CEAR Euskadi (Errefuxiatuari laguntza Komisioa Euskadin).