Ostegunean: musikaren Europako eguna
Bilboko Udalak Indautxu plazan, Ertzilla kalean eta Casilda Iturrizar parkean kontzertuak eta animazioa antolatuko ditu
BILBO. Bilboko Udalak Musikaren Europako Eguna ospatuko du ostegun honetan. 12:00etan hasita, uriko gune ezberdinetan hainbat ekintza antolatuko dira, esate baterako musika proposamen eta kaleko animazioak eskainiko dira Indautxu Plazan, Ertzilla kalean eta Casilda Iturrizar parkean. Musikaren Europako Egunaren edizio honetan zenbait konbo taldek hartuko dute parte, BilbaoMusikakoak eta Mr Jam Musika zentrokoak, eta baita kaleko animazio banda bik ere, Brazztet Brass Bandak eta Sugarri Bandak, eta oso errepertorio desberdinak dituzten bi abesbatzek, Club Deportivoko abesbatzak eta Goizargi Gospel Choir izenekoak.
Programazioa eguerdiko 12:00etan hasiko da Ertzilla kaletik egingo den kalejirarekin, Bilboko Txistulari Bandaren eskutik. Dena den, jarduera gehienak arratsaldeko 18:00etatik aurrera izango dira, aldi berean, kale horretan bertan, Indautxu plazan eta aurtengo edizioan musikaz gozatzeko agertoki pribilegiatu gisa gehituko den eta 18:00etatik 21:30era hainbat estilotako lau kontzertu jasoko dituen Casilda Iturrizar parkean.
Egitaraua, horretarako onetsi diren eta partaidetzan oinarrituta dauden aurrekontuen bitartez barruti bakoitzean gauzatu beharreko kultur jarduerak proposatzeko aurten martxan jarritako prozesuaren barruan 6. Barrutiko ? Abandoko Kontseiluak Bilboko Udalari egin zion proposamenetik sortu da.
EKAINAREN 21EKO EGITARAUA
Ertzilla kalea
12:00 BILBOKO TXISTULARIEN BANDA. Kalejira
Ertzilla kalea
18:00etatik 21:30era. MR JAM Musika zentroa.
Ertzilla kalea
18:00 BILBAOMUSIKA FANFARREA
19:00 BRAZZTET BRASS BAND
Casilda Iturrizar parkea
18:00 BILBAOMUSIKA ? Konbo taldea
19:30 CLUB DEPORTIVOKO ABESBATZA
19:30 SUGARRI BAND ? Kalejira parketik eta inguruetatik.
20:15 GOIZARGI GOSPEL CHOIR
Más en Bilbao
-
Miribilla celebra una nueva edición de los Domingos de la Bicicleta
-
Una novela para ayudar a los vecinos de Bilbao en riesgo de exclusión social
-
Miribilla acoge una nueva edición de los Domingos de la Bicicleta
-
Una pastelería de Bilbao celebra la final de la Europa League con pasteles del Manchester United y del Tottenham