Bizkaiko sukalde berrietako ikastaro programazioa asteartean hasiko da
Sukaldaritza zaleek estreinatuko dute Erriberako Merkatuko ikasgela gastronomikoa
BILBO. Bizkaiko sukalde berrietako ikastaro programazioa asteartean hasiko da umeei zuzendutako tailerrarekin. Udako menuak, oinarrizko gozogintza, bakailaoari buruzko monografikoa izango dira lehenengo jarduerak. Bilbao Zerbitzuak sozietate publikoaren eta Bilboko Goi Ostalaritza Eskolaren (ESHBI) arteko lankidetza hitzarmenak, merkataritza eta gastronomia tradizionalak sustatuko ditu, Merkatuaren jarduerari balio erantsia emango dio eta aisia eta ezagutza sortuko ditu.
Sukaldaritzako sorkuntza hoberenera zuzendutako 30 metro karratuko azalera duen Ikasgela Gastronomikoa Erriberako Merkatuko bigarren solairuko 200 zenbakiko postuan dago. Aipatu behar da, Erriberako Merkatua dela, Guggenheim Museoaren ondoren, hirian gehien bisitatzen den bigarren eraikina, eta Bilboko Goi Ostalaritza Eskolaren integrazioa aukera bikaina dela ESHBIren ezagutzan eta esperientzian dugun konpromisoan eta konfiantzan oinarritutako lankidetza publiko-pribatua sustatzeko.
Hamabi sukaldaritza zale izango dira Erriberako Merkatuko Ikasgela Gastronomikoko suak estreinatuko dituztenak. Ekimena, Udaleko Osasun eta Kontsumo Sailaren esku dagoen Bilbao Zerbitzuak sozietate publikoaren eta Bilboko Goi Ostalaritza Eskolaren (ESHBI) arteko lankidetza hitzarmenaren barruan dago. Ekintzaren helburua merkataritza eta gastronomia tradizionalak sustatzea da eta, horrez gain, Merkatuaren jarduerari balio erantsia emango dio eta aisia eta ezagutza sortuko ditu Hiriko bizitzaren inguruan.
Programazioa asteartean, ekainaren 19an, hasiko da, miniaturako sukaldaritza tailerrarekin, eskari handia duen modako gaia, hain zuzen ere.
HILABETE HONETAKO GAIAK
Uda modu ofizialean hasteko egun gutxi batzuk baino falta ez direnean, Erriberako Merkatuko Ikasgela Gastronomikoaren ikastaroen eta tailerren gaiak denboraldiak markatuko ditu. Aste osoan zehar egingo dira, arratsaldez, eta aurretik izena emanda (16 euro).
- Asteartea, ekainaren 19a, 17:30etik 19:00etara, miniaturako sukaldaritza tailerra.
- Asteazkena, ekainaren 20a, 17:30etik 19:00etara, udako sukaldaritza tailerra: erraza eta osasungarria.
- Osteguna, ekainaren 21a, 17:30etik 19:00etara, oinarrizko gozogintza tailerra.
- Ostirala, ekainaren 22a, 17:30etik 19:00etara, bakailaoari buruzko tailer monografikoa.
- Larunbata, ekainaren 23a, 11:00etatik a 12:30era, umeentzako sukaldaritza tailerra.
Ikasgela Gastronomikoaren programazioa hilabete honetan hasiko da, urtebetez luzatuko den zenbait jarduerarekin; epea amaitu ondoren lagapenak luzapena izan dezake, alde biak ados badaude. Espazio horrek, gastronomia arloko prestakuntza bila Eskolara zuzentzen diren eta profesionalak ez direnen gastronomia ikastaroen eskaria bideratzea bilatzen du. Urteak dira ESHBIk ezin duela eskaini duela zenbait urte martxan egon zen eta Eskola eremu profesionalera zuzenduta zegoelako prestakuntza eskaintzatik baztertu behar izan zen “SUKALDEAN” prestakuntza produktua
Jardueren egitarauaren barruan hauek ere jasotzen dira:
- Bilbon bisitan dauden turistei zuzendutako proposamen gastronomikoak.
- Udaleko Osasun eta Kontsumo Sailaren esku dagoen Bilbao Zerbitzuak sozietate publikoak kudeatzen dituen udal merkatuetako merkatariei zuzendutako ikastaroak/aurkezpenak.
- Eskolei, ikastetxeei, ikastolei, akademiei, euskaltegiei? zuzendutako jarduera gastronomikoa, hiru hizkuntzatan.
- Gazteentzako ikastaroak.
- Umeentzako tailerrak.
- Enpresetarako tailerrak.
- Hirugarren adinerako sukaldaritza.
- Produktuen dastatzea.
Más en Bilbao
-
Bilbao impulsa la reparación de aparatos eléctricos y electrónicos
-
Un nuevo local especializado en milanesas aterriza en Bilbao
-
El proceso comunitario Auzoak Abian de Irala y Ametzola cumple una década
-
Conflicto entre vecinos en un edificio municipal de Olabeaga: denuncian daños, pero ella asegura que es una falsa acusación