Udalak abian jarri du gidatzean telefonoak edo GPS-ak kontrolatzeko kanpaina
Euskadiko Bide Segurtasun eta Mugikortasunerako Plan Estrategikoaren barruko ekimena da
BILBAO. Udalak gidatzean eskuko telefonoa edota GPS-a erabiltzeak dauzkan arriskuez ohartaratzeko kanpaina abian jarri du, Euskadiko Bide Segurtasun eta Mugikortasunerako Plan Estrategikoaren barruko ekimena dena, bide-segurtasunean arriskua sor dezaketen jokabideak zuzentzeko asmoz.. Astelehenean hasi, ekainak 18, eta igandera bitartean, hilak 24, Bilboko Udaltzaingoak kanpaina berezia egingo du hiriko kaleetan dabiltzan ibilgailuetan, gidariek telefono mugikorra eta bestelako dispositibo elektronikoak, GPS nabigatzaileak kasu, erabiltzen ez dituztela kontrolatzeko.
Udaltzaingoak batez beste lau kontrol egingo ditu egunean kanpainak dirauen zazpi egunetan, bolantean arreta galarazten duten jarrerak saihesteko, hala nola, errepidean telefono mugikorra, GPSa eta bestelako dispositibo elektronikoak erabiltzea.
Ondotxo egiaztatuta dagoenez, gidatzen eskuko telefonoz hitz egiten duen gidariak ez ditu identifikatzen zirkulazioko seinaleen eta argibideen %40, batez besteko abiadura %12 jaisten du, eta edozein ezustekoren aurrean erreakzionatzeko ahalmena ere murriztu egiten zaio.
Iaz, Bilboko Udaltzaingoak eskuko telefonoa eta bestelako dispositibo elektronikoen erabilera zaintzeko 2 kanpaina egin zituen guztira, honako emaitza hauekin:
- Kontrolatutako ibilgailuak: 3.661
- Eskuko telefonoa erabiltzeagatik egindako salaketak: 23
- Nabigatzailea (GPS) manipulatzeagatik egindako salaketak (GPS): 0
- Bestelako arau-hausteak (gehienak zirkulazio-arauenak): 15
- Salaketen portzentajea kontrolatutako ibilgailuetan: %1,04
Más en Bilbao
-
Bilbao impulsa la reparación de aparatos eléctricos y electrónicos
-
Un nuevo local especializado en milanesas aterriza en Bilbao
-
El proceso comunitario Auzoak Abian de Irala y Ametzola cumple una década
-
Conflicto entre vecinos en un edificio municipal de Olabeaga: denuncian daños, pero ella asegura que es una falsa acusación