Surbisak lankidetza hitzarmena sinatu du Caja Ruralekin
Hiriko eraikin eta etxebizitzak berriztatu nahi dira, berritze urbanoa kudeatzeko ardura duen Sozietateak hobekuntza-lanak erraztuz
BILBO. Surbisak lankidetza hitzarmena sinatu du Caja Ruralekin hala, Bilboko eraikin eta etxebizitzen birgaitze urbanoa aurrera eramateko. Modu horretan, mailegua amortizatzeko hamar uteko epea izango dute, finantzatzeko norbanakoei zein jabeen erkidegoei emandakoak. Horrez gain, interesa momentuan dagoen baldintzek arautuko dute.
Birgaitze-lanak Bilbon dauden eraikinetan eta etxebizitzatan egiten direnean aplikatuko da hitzarmena, betiere SURBISAren jardueraren baldintzak eta jarduera-eremuak kontuak hartuta.
Horrela, finantza-erakundeak maileguak emango ditu jabeen elkarteek malgutasun handiagoa izan dezaten euren eraikinetan edo jabeen erkidegoetan egindako obren ordainketak egiteko orduan. Maileguaren zenbatekoa egingo den lanaren arabera eta etxebizitza edo lokal bakoitzak jabeen erkidegoan duen partaidetza-kuotaren arabera ezarriko da.
Hitzarmen honen xede diren
Horrela, Surbisa Udal Sozietateak bultzatu nahi du jabeen elkarteek euren etxebizitzatan ahal denik eta baldintza onenetan obrak egin, birgaitu eta hobetzea.
ZER DA SURBISA?
SURBISA udal-sozietate bat da, Bilboko eraikin, etxebizitza eta lokaletan jabeek egin beharreko birgaitze-lanak sustatzen dituena. Haren esku-hartzeko eremuaren barruan daude Zazpi Kaleak, Gurutze auzoa, Bilbo Zaharra, Trenbideko Langileen auzoa, Otxarkoaga, Irala, Olabeaga, Zorrotzaurre eta Zazpilanda. Surbisak helb