Síguenos en redes sociales:

Zurrumurruen aurkako Gazte Sarearen urteko topaketa ospatu du gaur Otxarkoagak

Aurten II. Lehiaketa egin da eta 13 ikus-entzunezko aurkeztu dira

Zurrumurruen aurkako Gazte Sarearen urteko topaketa ospatu du gaur OtxarkoagakDEIA

BILBO. Otxarkoagan, Bilboko Udalak antolatutako topaketan hiriko 8 gazteguneetako eta Bilboko zenbait ikastetxetako ordezkariek eta ia 100 gaztek parte hartu dute, bigarren edizioan, hamahiru ikus-entzunezkoek parte hartuko dutelarik.

Zurrumurruen aurkako Gazte Sarearen urteko topaketa ospatu du gaur Otxarkoagak. Zurumurruen aurkako udal estrategiaren barruan dagoen ekimena arratsaldeko 17:30ean, Harrobia Eskenan egin da, eta Itziar Urtasun Berdintasun, Lankidetza eta Bizikidetzako zinegotziak ongietorria eman die parte hartzaileei. Ondoren, “ZURRUMURRUEN aurkako Gazteen II. Lehiaketako” sariak banatu ditu.

2013tik aurrera udalak barrutietara eta gazteguneen sarera zabaltzen ditu ekintzak. Bilboko Udalak prestakuntzako eta sentsibilizazioko ekintzak garatzen ditu gazteentzat; hala nola, urteko topaketa eta 2017aren amaieran argitaratutako ZURRUMURRUEN aurkako Eskuliburua. Eskuliburu horri esker Bilboko 6 ikastetxetako eta 8 gazteguneetako 223 neskak eta 233 mutilek aurreiritzien eta estereotipoen aurka egiteko udal estrategian parte hartu dute.

Estrategia honen bidez, beti ere Herritarren eta Aniztasunaren II. Udal Planaren barruan, Bilboko Udalak uri kohesionatu eta berritzaile baten alde lan egiteko konpromisoa hartu du, garapenari eta bizimoduaren kalitateari lehentasuna emanez.

ANIZTASUNAREN ETA BIZIKIDETZAREN ALDEKO IKUS-ENTZUNEZKOEN 12 ADIBIDE

Aurten ZURRUMURRUEN aurkako Gazteen II. Lehiaketa egin da eta 13 ikus-entzunezko aurkeztu dituzte gazteek Deustuko, Iralako, Otxarkoagako, Uribarriko, Zorrotzako, Zazpi Kaleetako eta Errekaldeko gazteguneen eta Otxarkoagako Prestakuntza Zentroaren bidez.

Aurkeztu diren lanen bitartez argi ikus daiteke gazteek bizikidetza, aniztasunari zor zaion errespetua, enpatia, kulturartekotasuna eta bazterketaren aurkako borrokari lotutako kontzeptuak barneratu dituztela. Irabazleek Zurrumurruen aurkako Gazteen III. goi-bileran parte hartzeko aukera izango dute Cartagena, Getxo, Donostia, Gasteiz, Tenerife eta Iruñeko ordezkariekin batera.

Hauek izan dira irabazleak: Iralako Gaztegunea (1. saria), Begoñako Gaztegunea (2. saria) eta Otxarkoagako Prestakuntza Zentroa (3. saria). Epaimahaian Bilboko Udaleko Gazteria eta Kirol Saileko, eta Berdintasun eta Lankidetza Saileko teknikari batzuk, eta gazteguneen sareko hezitzaile bat eta ikastetxe bateko irakasle bat egon dira.

Sariak banatzeko ekitaldian bideoen aukeraketa bat proiektatu da eta ZURRUMURRUEN aurkako graffity moduko dinamika bat egon da. Gazteek horrela prozesuan ikasitakoaz hausnarketak eta hitz gakoak agertu ahal izan dituzte.