Síguenos en redes sociales:

Bilboko zortzi ikastetxek "Eskola jasangarriaren" ziurtagiria jasoko dute

Euskal Herriko Eskolako Agenda 21 Programaren barruan parte hartu duten 30 ikastetxe publiko eta pribatuk jasoko dute ziurtagiria

Bilboko zortzi ikastetxek "Eskola jasangarriaren" ziurtagiria jasoko duteEkoetxea Urdaibai

BILBO. Ekainaren 5ean “Eskola Jasangarriaren” ziurtagiria jasoko dute ikastetxeek eta Ingurumenaren Nazioarteko Egunean sentsibilizazio-ekintza batzuk egingo dituzte. Ekitaldia Busturiako Urdaibaiko Ekoetxean egingo da

“Eskola Jasangarriaren” ziurtagiriak banatzeko ekitaldian agiria jasoko duten ikastetxeetako ikasleak eta irakasleak bertaratuko dira, eta baita ikastetxeak dauden herrietako alkate, zinegotzi eta teknikariak ere. Gainera, 2018an, sarituko diren 30 Euskal Herriko ikastetxeetatik zortzi Bilbokoak dira. Horien artean hiruk lehenengo aldi< jasoko dute errekonozimendua eta gainerakoek berritu egin dute jasangarritasunarekin duten konpromisoa.

Euskal Herriko Eskolako Agenda 21 Programan 443 ikastetxek parte hartu du eta horietako 30ek berrikuntzarekin, kalitatearekin eta ingurumenarekin konpromisoa hartuta dutela erakutsi dute.

Une honetan, Euskal Autonomia Erkidegoko 114 udalerritako 220.000 eskola-umek parte hartzen du jasangarritasunerako hezkuntzaren arloko Eskolako Agenda 21 Programan. Bilbotik 54 ikastetxek parte hartu du eta horietako 10ek lehendik du “Eskola Jasangarriaren” agiria.

Eskola hauek eredu dira Agenda 21eko gainerako ikastetxeentzat, berrikuntzarako gaitasuna eta jasangarritasunaren aldeko konpromisoa erakutsi dutelako.

Ekitaldi horrekin amaiera emango zaio irailean abiatu zen prozesuari; denbora horretan, ikastetxeek ebidentziak bilatu dituzte kanpoko auditoretza baten bidez frogatzeko ikastetxeek, euren baliabideen kudeaketa eta hezkuntza-komunitatearen parte hartzeko bideak jasangarritasunarekin bat datozela..

Bilboko ikastetxe hauek jasoko dute “Eskola Jasangarriaren” ziurtagiria:

ARTXANDAPE IKASTOLA HLBHIP

HARROBIA BHIP

PEÑASCAL BHIP

EMILIO CAMPUZANO LHII

LA INMACULADA-HIJAS DE JESÚS HLBHIP

DIEGO BERGUICES-OTXARKOAGA BHIP

NTRA. SRA. DEL PILAR HLBHIP

OTXARKOAGA BHIP

Agiriak banatzeko ekitaldia ekainaren 5ean izango da, Ingurumenaren Nazioarteko Egunean. Egun horretan, Bilboko Udalak zenbait sentsibilizazio-ekintza egingo ditu.

Ingurumenaren Nazioarteko Egunerako aurten aukeratu den leloarekin, “Hondakin plastikoen kutsadurarik ez”, dei egin nahi zaie munduko herritarrei, hondakin plastikoen kutsadurarik gabeko planetaren alde egin dezaten. Urtero-urtero 8 tona plastiko botatzen dira ozeanoetara eta horrek itsasoko bizitza eta gizakiarena mehatxatu eta ekosistema naturalak suntsitzen ditu.

Alfonso Gil alkateorde eta Mugikortasun eta Jasangarritasun Saileko zinegotziak aurreratu duenez, “egun horrekin bat egitean, zabaldu nahi dugun mezua da eguneroko bizimoduan plastikoaren erabilera murrizteko ohiturak alda ditzakegula, plastikoek zauri handiegia eragiten baitute naturan eta baita gure osasunean ere”.