Síguenos en redes sociales:

Larunbat honetan hasiko dira berriro dantzaldiak Otxarkoagako Udaltegian

Otxarkoaga-Txurdinagako Erretiratuen eta Pentsiodunen Elkartearen laguntza duen jarduera, ohikoa denez, larunbatez ospatuko da, barrutiko Udaltegiko gimnasioan, arratsaldeko 18:00etatik aurrera

Larunbat honetan hasiko dira berriro dantzaldiak Otxarkoagako UdaltegianJuan Lazkano

BILBAO. Larunbat honetan, urtarrillaren 13an, hasiko da Bilboko Udalak eta Otxarkoaga-Txurdinagako Erretiratuen eta Pentsiodunen Elkarteak elkarren artean antolatzen duten ohiko dantzaldi programa. Apirilaren amaierara arte zortzi dantzaldi ospatuko dira guztira, Dantza Alai, Palmeras eta Nectar orkestrek alaituta. Ohikoa denez, dantzaldiak larunbatetan izango dira, arratsaldeko 18:00etatik aurrera, eta hiru musika taldeak txandakatu egingo dira, udaltegiko gimnasioan antolatuko diren saioak animatzeko.

Izan ere, Otxarkoagako biztanleriaren batez besteko adina gero eta altuagoa da. Hori dela eta, Bilboko Udalak garrantzi handia eman dio pertsona nagusiak dinamizatzeko jarduerak sustatzeari eta pertsona horien topaketarako eta harremanetarako gunea bultzatzeari.

Horrela, abenduan Nagusientzako Antzerki eta Abesbatza Hamabostaldiaren beste edizio bat ospatu zen, hori ere auzoko Erretiratuen eta Pentsiodunen Elkartearen laguntzarekin. Topaketa horretan, pertsona nagusien elkarteetako hogei bat abesbatza eta antzerki talde afizionatuk hartu zuten parte. 1.000 pertsona baino gehiagok hartu zuten parte kultur programa horretan.

-Urtarrilak 13 (Palmeras orkestra)

-Urtarrilak 27 (Dantza Alai orkestra)

-Otsailak 3 (Palmeras orkestra)

-Otsailak 17 (Nectar orkestra)

-Martxoak 3 (Dantza Alai orkestra)

-Martxoak 17 (Nectar orkestra)

-Apirilak 14 (Palmeras orkestra)

-Apirilak 28 (Nectar orkestra)

Lekua: Otxarkoagako Udaltegian (Pau Casals kalea, 19).

Ordua: 18etan.

SARRERA LIBREA.