BILBO. Akitania Berriko, Okzitaniako, Kataluniako, Aragoiko eta Euskadiko 90 proposamen aurkeztu dira bigarren deialdi horretara, eta Europako bazkideetako programatzaileek eta adituek osatutako epaimahaiak 17 aukeratu ditu azkenean: sei bilaketaren alorrean, sei indarra hartzen ari diren artisten edo taldeen artean, eta bost dagoeneko finkatuta dauden artisten edo taldeen proiektuen artean.

Horien artean bertako bi konpainia daude: Javier García Pérez “Mimo” buru den Cía Barre, eta indarra hartzen ari diren artisten modalitateko egoitzetako bat lortu duen Dikothomia konpainiako Endika Salazar. Dikothomia ikuskizun horrekin egongo da Kaleko Antzerki Jaialdiaren - BILBOKO KALEALDIAren 2018ko hurrengo edizioan.

“De Mar a Mar ? Pirineos de Circo”, ekimenak Europar Batasunaren diru-laguntza du, artista profesionalen prestakuntzaren eta zirku garaikideko ikuskizunen sorkuntzaren eta hedapenaren alorreko proiektuak aurrera eraman ahal izateko. Zehatzago esanez, lehenengo deialdi hori, artistek eta konpainiek Pirinioetako bi aldeetako mugikortasuna hobetzeko dituzten baldintzak bultzatzera bideratuta dagoen sorkuntzari laguntzeko funtsaren barruan sartzen da.

Sorkuntzari laguntzeko funts horren bitartez, “De Mar a Mar ? Pirineos de Circo” ekimeneko bazkideek hau bilatzen dute: konpainiei, euren sorkuntza lanak beste lurralde batzuetan lantzeko aukera eskaintzea, hainbat erakusketa sarerekin harremanetan jartzeko; zirku ikuskizunak sustatzeko aukerak handitzea sorkuntzaren fase anitzetan eta zirku konpainien ekintza eremua zabaltzea, euren lanaren neurriak mugaz gaindiko dimentsioa jaso dezan; eta, amaitzeko, hainbat formatutan aurkezteko eta nazioartera heltzeko aukera emango duten ikuskizunak sortzen laguntzea.

“De Mar a Mar ? Pirineos de Circo” ekimenak hiru egoitza modalitate ezarri ditu bilaketa proiektuei ?ez daude zehatz mehatz ikuskizun baten ekoizpenera zuzenduta, ikerketara baizik?, sortzen ari diren artisten edo kolektiboen proiektuei eta dagoeneko finkatuta dauden artisten edo kolektiboen proiektuei laguntzeko. Laguntza hori, sorkuntzarako espazioak lagaz, proiektuaren beharretara egokitutako laguntasuna (artistikoa, teknikoa edo/eta kudeaketakoa) eskainiz eta 2.000 eta 10.000 euro artekoa izango den finantza laguntzaren bitartez bideratuko da.