Udaltzaingoak jarriko du abian ibilgailuen abiadura kontrolatzeko kanpaina
Kontrolak astelehenean, urriak 30, hasi eta azaroaren 5era arte (domeka) egingo dira.Ekimena Euskadiko Bide Segurtasunaren Plan Estrategikoaren barruan kokatzen da, eta helburua da gidariak bolantearen aurrean duten erantzukizunaz jabetzea, bide-segurtasuna bermatzearren.Iaz egindako kanpainetan, Udaltzaingoak kontrolatutako 461.480 ibilgailuetatik 1.032 salatu zituen, hau da, guztien % 0,22.
BILBO. Urriak 30 (astelehena) hasi eta azaroaren 5era (domeka) bitartean, Bilboko Udaltzaingoak ibilgailuen abiadura kontrolatzeko kanpaina gauzatuko du. Ekimena Euskadiko Bide Segurtasunaren Plan Estrategikoaren barruan kokatzen da, eta helburua da gidariak bolantearen aurrean duten erantzukizunaz jabetzea, bide-segurtasuna bermatzearren.
Modu horretan, Udaltzaingoak egunero batez beste lau kontrol egingo ditu kanpainaren zazpi egunetan zehar, hirian baimendutako abiadura zenbat ibilgailuk gainditzen duten ikusteko. Era berean, radarretan ezarritako muga gainditzen dutenak salatuko dituzte.
Kasu batzuetan, unean bertan emango diote arau-hausleari muga gainditzearen berri, kanpaina dibulgatzailea izateagatik eta gidariek erantzukizuna hartzearren; besteetan, aldiz, jakinarazpena etxean jasoko dute.
Bestalde, Bilboko Udaltzaingoaren Koordinazio eta Trafiko Sailak jasotako datu guztiak taula batzuetan sartuko dira, estatistikak egite aldera, eta datuak horretarako aurrez ezarritako adierazle batzuetara egokituko dira.
2016AN EGINDAKO KANPAINEN DATUAK
Ibilgailuen abiadura kontrolatzeko lau kanpaina egin ziren iaz. Udaltzaingoak kontrolatutako 461.480 ibilgailuetatik 1.032 salatu zituen, hau da, guztien % 0,22. Kanpaina honetan ere kontrolak goizez eta arratsaldez jarriko dira Bilboko zirkulazio-sarean, euren kokapena dela-eta gidarien segurtasunaren ikuspegitik arriskutsuak gerta daitezkeen lekuetan.
Más en Bilbao
-
Confeti, música y calor: los expertos predicen un inicio de Aste Nagusia con temperaturas altas
-
Juan Mari Aburto: "Me acuerdo mucho de Gaza y Ucrania donde todos los días se vulneran los derechos humanos"
-
Aburto hace frente al calor a ritmo de aurresku: "Es un gesto de respeto"
-
El calor no frena a los fieles en su visita a la Amatxu de Begoña