Bilboko udaltzaingoak datorren astean abiaraziko du ibilgailuen azterketa teknikoak kontrolatzeko kanpaina
2016an egin ziren kanpainetan 181 ibilgailu ikuskatu eta 44 salaketa jarri ziren IAT epe barruan ez egiteagatik
BILBO. Neumatikoen egoerari eta higadura-mailari emango zaio arreta berezia, batez ere itsaspenari, ezinbestekoa baita zorua bustita dagoenean istripuak ekiditeko, bai eta argiei ere. Horrez gain, ekimen honen helburua da gidariak bolantean daukaten erantzukizunaren inguruan kontzientziatzea eta bideko segurtasuna bermatzea.
Bilboko Udaltzaingoaren Trafiko eta Koordinazio Dibisioak jasotako datu guztiak taula batzuetan sartuko dira modu estatistikoan kudeatzeko eta horretarako ezarri diren adierazle batzuekin tratatuko dira.
2016AN EGINDAKO KANPAINEN DATUAK
2016an Ibilgailuen Azterketa Teknikoa kontrolatzeko hiru kanpaina egin ziren. Udaltzaingoak 181 ibilgailu ikuskatu zituen eta horietako 44 ibilgailuri, hots, %24,3ri, salaketa jarri zitzaien IAT epe barruan ez pasatzeagatik.
Más en Bilbao
-
La 'invasión' inglesa deja luces y sombras en el sector hostelero de Bilbao
-
Hasta 17 millones para que los bizkaibuses circulen hasta medianoche
-
Bizkaibus reforzará los servicios en las comarcas y descongestionará Bilbao
-
Un recuerdo de la final de Bilbao: "Para que lo tiren me lo llevo para un amigo"