BILBO. Edizio honetarako aukeratutako 10 film laburren proiekzioa Arte Ederren Museoan (Museo Plaza 2, Bilbao) izango da urriaren 6an, ostirala, arratsaldeko zortziretatik aurrera. Sarrera doakoa da, baina aforoa mugatua denez info@simplecomunicacion.com idatzi beharko da hau lortzeko. Emanaldi hau Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Saila, Bilboko Udaletxeko Kultura Saila eta Cineclub Fas-i esker gauzatuko da.

“One Week, One World, One Festival” goiburuak laburbiltzen du Manhattan Short Jaialdiaren filosofia. Astebetean, munduko hainbat aretotan, edizio honetako 10 film labur finalisten emanaldiak antolatuko dira, eta publikoa izango da irabazlea aukeratuko duena. Horretarako, ikusle bakoitzak boto-txartel bat jasoko du emanaldira sartzen denean, eta proiektatutako film laburren artean film eta aktore gogokoenari eman beharko dio botoa. Proiekzioa bukatutakoan txartelak jaso, eta zenbaketa egingo da. Bozketaren emaitza e-mail bidez bidaliko da Manhattanera. Mundu osoko boto guztiak zenbatu ondoren, film labur irabazlearen izena datorren urriaren 9an jakinaraziko da New York-en, www.mahattanshort.com orrialdearen bidez 10:00etan.

Ehun mila zinezale baino gehiago batuko dira berriz ere 11 egunetan zehar Manhattan Short-aren 20. edizioa ospatzeko, lehen jaialdi globala non ikuslegoa den epaile. Aurkeztuko diren 10 film labur finalistak sekula jaso ditugun 1615 partehartzaile-ren lanik onenak ordezkatzen dituzte, 75 herrialde desberdinetatik jasoak, bizitasunaren lekukotasun eta zinearenganako sormena erakusten dutenak, film laburren euskarrian. Siria, Letonia eta Georgia-ko lanak hauen herrialdeak ordezkatzen dituzte lehenengo aldiz eta Espainiatik datoz bi film labur, 10 finalisten artean aukeraketa anitza dituen herrialde bakarra.

Era berean, 10 finalistak genero zinematografiko gama ikusgarria ordezkatzen dute komedia, drama, bildurra, zientzia-fikzioa, animazioa eta arte martzialen film laburrekin, guztiak MANHATTAN SHORT 2017ko programaren barne. Esan beharra dugu gainera, film labur finalista guztiak Oscar sarien aukeraketarako sailkatuko direla, eta beraz, nominazio bat jasotzeko aukera izango dutela automatikoki.

1998an egin zen Manhattan Short-aren lehenengo edizioa. Bertan, 16 laburmetraia proiektatu ziren New York hiriko Mulberry kalean, kamioi baten hegalean jarritako pantaila batean. Geroztik, jaialdi hau haziz joan da mundu mailako fenomeno bihurtzera iritsiz. Manhattan Short, bost kontinenteetan aldi berean burutzen den munduko zinema-jaialdi bakarra da eta 100.000 zinemazaletik gora biltzen ditu zinemagile belaunaldi berrien lanaren inguruan.

10 FINALISTAK

Do no harm (Zelanda Berria)

Just go! (Letonia)

Behind (Espainia)

Mare Nostrum (Siria)

Fickle Bickle (EEBB)

Viola, franca (Italia)

Hope dies last (Erresuma Batua)

In a nutshell (Suitza)

Perfect day (Espainia)

8 minutes (Georgia)