BILBO. Datorren urriaren 6an, ostiralean, arratsaldeko 20:00etan, Donostiako Orfeoiak “Abandon Kantari” kontzertua eskainiko du Abandoko San Vicente Martiriaren parrokian. Errezitaldi horretan musikari ezagunen lanak interpretatuko dira, euren artean Mozart, Mendelssohn, Fauré, Lloyd Weber eta Aita Madinarenak. José Antonio Sainz Alfaro izango da Orfeoiaren zuzendaria, eta Gerardo Rifón organo-jolea.

Kontzertuan Juan Mari Aburto Bilboko alkatea izango da.

Ekitaldia Abandoko San Vicente Martiriaren elizan egingo da, Bilboren sorrerarekin oso lotura estua daukan toki batean, alegia. XVIII. mendearen amaiera aldera, Abandoko biztanleak han-hemenka banatutako baserrietan bizi ziren, nekazaritza eta abeltzaintzari emanak. Ohitura zaharrari jarraiki, parrokian San Isidro jaia ospatzen zen elizkizun batekin eta gero erromeria egiten zen. 127 urte geroago, Abando eta beste Errepublika batzuk Uri zaharrari erantsi zitzaizkionean sortu zen egungo Bilbo, hiri modernoa, etorkizunari irekia eta badakiena bere herritarrak biltzen musikaren inguruan.

Donostiako Orfeoia

1897an sortua, Donostiako Orfeoiak oso ibilbide luzea dauka eta Europako abesbatza garrantzitsuenetako bat bezala ekarria da. Bere errepertorioan badira ehun bat obra sinfoniko-koral, opera eta zartzuelako berrogeita hamar bat obra, eta folklore eta polifoniako beste lan mordo bat.

Mendetik gorako bere ibilbide horretan tinko eutsi badio ere bere amateur izaerari, Orfeoiak profesionaltasunez egiten du lan, eta gauza da urtean batez beste 40 bat kontzertu eskaintzeko. 1987tik hona Jose? Antonio Sainz Alfaro da Orfeoiko zuzendaria.

Interpretatuko diren obrak

ABANDON KANTARI

1. zatia

AITA GUREA (Aita Madina)

AVE VERUM (Wolfgang Amadeus Mozart)

ELIAS (Felix Mendelssohn)

“Denn er hat seinen Engeln”

REQUIEM (Gabriel Fauré)

“Pie Jesu” - Julia Blasco, soprano

REQUIEM (Johannes Brahms)

“Wie lieblich sind deine...”

NADA TE TURBE (Mostar Taize)

43. SALMOA (Felix Mendelssohn)

2. zatia

PETITTE MESSE SOLENNELLE (G. Rossini).“Kyrie”

AVE MARIA (Javier Busto)

AVE VERUM (Karl Jenkins)

Bakarlariak: Juncal Baroja, sopranoa; Nora Goyalde, kontraltoa.

NIGRA SUM (Pau Casals)

REQUIEM (Gabriel Fauré)

“In Paradisum”

PIE JESU (Adam Lloyd Weber)

Bakarlariak: Irati Fernández, sopranoa; Ane Urrutikoetxea, sopranoa

MAITIA NUN ZIRA (José Uruñuela)

ALLELUIA (Georg Friedrich Haendel)

Gonbidapenak hartzeko

Gonbidapenak Bilbao 700 Fundazioaren bulegoan hartu ahal izango dira (Zabaltegi plaza, 1. solairua. Bilbo), urriaren 2tik aurrera, arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara. Pertsona bakoitzak gehienez bi sarrera eskatu ahal izango ditu (leku kopurua bete arte).