BILBAO. Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Saileko zinegotzi ordezkariak, Yolanda Díezek, Alkoholismoari buruzko Euskal Jardunaldien XXIV. edizioa irekiko du zapatu honetan, irailak 30; aurtengo edizioaren goiburu nagusia “Eta edaten ez badut, zer egingo dut?”. La Cruz de Oro Alkoholiko Errehabilitatuen Elkarteak udal-sailaren laguntzarekin antolaturik, jardunaldiak 10:00etan hasiko dira elkarte antolatzailearen egoitzan, Iparragirre kaleko 46 zenbakian.

Hitzaldi bi emango dira jardunaldietan: “Factores psicosociales y sociales del consumo abusivo”, Juan Manuel Gonzálezek, Soziologian lizentziadun, Hezkuntza Zientzietan doktore eta Deustuko Unibertsitateko Droga Mendekotasun Institutuko zuzendariak, emana; eta “Menores y alcohol, ¿de qué estamos hablando?”, Gonzalo Oton Mc Gragh Sáez de Buruagak, Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Saileko Drogamenpekotasunen Negoziatuaren buruak, emana.

Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Saileko zinegotzi ordezkari Yolanda Díezen arabera, “ausarta” da aurtengo ediziorako aukeratu den goiburu nagusia. “Eta edaten ez badut, zer egingo dut?” lehen pertsonan eginiko hausnarketa-gonbidapen bat da. Galdera asko egingo dizkiogu elkarri, behar diren guztiak, erantzunez kargatzeko”, adierazi du.

Diezek aurretiaz esker onez hitz egin du eta zorionak eman dizkio La Cruz de Oro elkarte antolatzaileari. “Jardunaldi hauek aprobetxatu nahi ditut La Cruz de Oro elkarteak alkoholaren eta beste substantzia batzuen adikzioa duten pertsonak errehabilitatzeko egunero egiten duen borrokari geure sostengua, Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Sailaren sostengua, emateko. Sostengu hori haien familiengana eta familiakoengana zabaltzen dut, haiek aitzindariak izan direlako ekintza askotan, besteak beste, errehabilitazioan, hori baita azken helburua”, Bilboko zinegotziak azaldu duenez.