BILBO. 35.000tik gora bisita egin dira egun bitan; horretan ikusten da Bilboko arkitekturak herritarrengan eragin duen interesa. Tirarik handiena izan duten eraikinak Iberdrola Dorrea eta San Mames futbol-zelaia izan dira.
Erakusketaren bidez, Bilboko historia arkitektonikoa ezagutarazi gura izan da, hiru alditan banatuta: Bilbo komertziala, Bilbo industriala eta zerbitzuen eta kulturaren Bilbo eraberritua.
Arkitekturaren alorreko erakusketa behar bezala bideratzeko, 300dik gora boluntario izan dira 47 eraikinak erakusteko ardura izan dutenak. Open House Fundazioaren muinari jarraituta, hiri guztietako bisiten gidariak ez dira profesionalak, ezpabere ze boluntarioak. eta herritarrak dohainik sartzen dira heldu ahala.
Horrez gain, 6 informazio-puntu jarri dira herritarrei ekimenaren nondik norakoak, informazio orokorra, gidak eta planoak emateko. Azken hauek agortu egin ziren.
Ekimen hau 2017ko parte hartze bidezko aurrekontuetatik sortu zen. Horregatik, Open House Bilbao markaren jabea den OUT elkarteak antolatu du House Worldwide sarearen barruan 39 hiritan ospatzen den eta munduko arkitekturaren ekimenik handiena osatzen duen jaialdi hau.
Bilboko Udalak, bere aldetik, eskerrak eman nahi dizkie antolatzaileei eta euren ateak zabaldu dituzten eraikinetako arduradunei, urian ekimen hau gauzatu izanagatik, eraikinak eta uria bera biziberrituz. Bestalde, 300dik gora boluntarioei ere eskerrak eman nahi dizkie Udalak, euren lanari esker burutu ahal izan baita ekimen hau.
Datorren urtean berriro antolatuko da Open House Bilbao, beharrezko hobekuntzak sartuta, herritarrei zerbitzu handiagoa eta hobea eskaintzen saiatzeko, eraikin gehiago eta berriak erakutsita.