BILBAO. Bilbobusek udako ordutegia izango du uztailaren 1etik aurrera. Uztailaren 1etik (zapatua) hasi eta irailaren 3a bitartean (biak barne), Bilbobusen autobus lineen udako ordutegia abian jarriko da. Autobusen udal zerbitzuak honela, udan erabiltzaileen ohituren arabera egokituko ditu bere ordutegiak.
Gauzak honela, Bilbobusen zenbait linea, egokitzapen txikiak pairatuko dituzte, uda garaian erregistratzen den bidaiarien murriztapenera egokitzeko. Adibidez, maiztasun-aldaketa batzuk izango dira, bost eta hamar minutu artekoak eta, batzuetan, lehen zerbitzuan eta azkenean ere aldaketak egongo dira. Gautxori lineek bere aldetik, bere ohiko ordutegiarekin jarraituko dute.
ORDUTEGI BERRIAK NON ESKURATU
Udako ordutegi berriaren xehetasun guztiak, Bilbobuseko markesinatan kokatutako kartel eta fitxa informatiboetan kontsulta daitezke, baita BioBidek bezeroei arreta emateko duen bulegoan ere (Poza Lizentziatua, 6).
Gainera, erabiltzaileek ordutegia etxetik mugitu beharrik gabe eskura dezakete 010, Bilboko Udaleko informazio telefonora deituta edo www.bilbao.eus udal webgunetik deskargatuta.