Artxandako funikularra asteburu honetan hasiko da berriro udako ordutegiarekin
Bilboko Udalak jakinarazten du asteburu honetan Artxandako funikularra berriro hasiko dela udako ordutegiarekin
BILBO. Bilboko Udalak jakinarazten du asteburu honetan Artxandako funikularra berriro hasiko dela udako ordutegiarekin irailaren 30 arte.
Artxandako Funikularraren udako ordutegia hau da:
Astelehenetik ostegunera 07:15etik 22:00etara
Ostiraletan eta larunbatetan 07:15etik 23:00etara
Igandetan eta jaiegunetan, berriz, 08:15etik 22:00etara
Artxandako funikularraren maiztasuna 15 minutukoa da, bidaiari asko pilatuta egon ezik. Horrelakoetan maizago ibiltzen da geltokietan bidaiarien pilaketak kendu arte.
Bidaiak 3 minutuko iraupena du.