Erriberako merkatuan Bidezko Merkataritzaren Munduko Eguna ospatuko da larunbatean
Kakaoari (elikadura), kotoiari eta etiketei (artisautza) buruzko aldi bereko hiru tailer egingo dira
Yolanda Díez, Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Saileko zinegotziak azpimarratu duenez, “Erriberako Merkatura, Bilboko udal merkatu guztietara, erosketak egitera doazenek kalitatea bilatu eta aurkitu egiten dute. Honelako ekintzak lagungarriak dira merkatua ekoizleen eta erosleen arteko hurbiltasunaren eredua dela erakusteko”. Jardunaldiari amaiera emateko txokolatea banatuko da Bidezko Merkataritzaren termoetan, baita sentsibilizazio, informazio eta azalpenezko materiala ere.
Gaur egun, honako hauek dira jardunaldia antolatu duen Bidezko Merkataritzaren Bilboko taldea osatzen dutenak: Adsis Fundazioa, Educo, Kidenda, Nazioarteko Elkartasuna, Oxfam Intermon, Setem Hego Haizea eta Vicente Ferrer Fundazioa. Ahalik eta jenderik gehiengana iristeko, antolatzaileek jardunaldiaren formatua aldatzea erabaki dute. Jarduera dinamizatu egingo da publikoari bertatik bertara emateko bidezko merkataritzari buruzko informazioaren mezua. Edizio honetan, taldea osatzen duten elkarteen garrantzizko hiru produkturi buruzko hiru tailer egingo dira, hau da, kakaoari, kotoiari eta etiketei buruzkoak. Tailerrok aldi berekoak izango dira.
Yolanda Díez, Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Saileko zinegotziak dei egin die herritarrei “bidezko merkataritzara, hemengo produkziora eta kontsumo osasungarri eta arduratsura hurreratzeko”.
Más en Bilbao
-
El aeropuerto de Bilbao pone el broche de oro a una Semana Santa frenética con 175 operaciones en su jornada final
-
Bilbao se consolida en el 'Top 5' de las ciudades más en forma del Estado
-
Luz verde a la rehabilitación de la fábrica Coromina de Bilbao
-
Importantes cambios en el tráfico en Bilbao por la Itzulia 2026